2025/03/26 09:15

Gasteizen, Letren Fakultadeko Areto Nagusian. | Berbaldiak

I. Lexikografia Jardunaldia.

09:15

UPV/EHUko Letren Fakultadeak I. Lexikografia Jardunaldia hartuko dau, Lexikografia eta ideologia: hiztegiak egitea eta eguneratzea izenburupean. Atontzen UPV/EHUren Filologia eta Historia saila eta Ikasketa Klasikoak saila ibili dira lankidetzan.

Jardunaldiaren hartzaile nagusia fakultade bereko ikasleak dira, baina hiztegigintzako espezialistei be zuzentzen jake eta, oro har, arlo guztietako filologoei, hiztegi bat zelan egiten dan edo lehendik dagozan hiztegi handiak zelan eguneratzen diran jakin nahi daben pertsonei, bai eta teknologia barriak lexikografiaren esparruan zelan erabilten diran jakin nahi daben guztiei be. Jardunaldia interesgarria izango da hiztegien historia ikasteko jakin-mina dabenentzat, hiztegiek beren testuinguru historikoaren ideologia zelan islatzen daben jakiteko eta, besteak beste, genero ikuspegia hiztegietan zelan sartzen dan ikusteko.

Jardunaldian, lexikografiaren arloa hainbat azterketa eremutatik lantzen daben hizlariek hartuko dabe parte: Helena Rodríguez Somolinos, CSICeko Giza eta Gizarte Zientzien Zentroko (CCHS) Mediterraneoko eta Ekialde Hurbileko Hizkuntzen eta Kulturen Institutuko (ILC) kidea; Mercedes Quilis Merín, Valentziako Unibersidadeko Gaztelaniako katedraduna; Miguel Sánchez Ibáñez, Valladolideko Unibersidadeko Gaztelania Saileko irakasle kontratatu doktorea, eta Diego Varela Villafranca, Espainiarko Errege Akademiako Lexikografia Institutuko kidea.

Lexikografia Jardunaldian parte hartzea dobakoa eta librea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu