Zabalik dago Kimuak 2025 aukeraketan parte hartzeko deialdia
2025-03-24 12:28 ZinemeaFilm laburrak aurkezteko epea apirilaren 23an amaituko da.

Eusko Jaurlaritzeak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez atondu eta Zineuskadi alkarteak kudeatutako Kimuak programearen 2025ko edizinoan parte-hartzeko deialdia zabaldu da. Programa horrek, Euskadiko Filmategiaren babesa dau zabalkunderako. Hautatuak diran film laburrak Kimuak deiturapean jasoko dira eta nazinoarteko zinema jaialdi garrantzitsuenetara bialduko dira.
Aukeraketan parte hartu nahi daben zuzendari edo produktoreek 30 minututik beherako iraupeneko lanak bialdu beharko ditue. Parte-hartzaile bakotxak nahi beste film labur aurkeztu leikez, beti be 2024ko bagilaren 1etik aurrera egindakoak badira.
Nafarroako Foru Komunidadeko eta Euskal Urigune Alkargoko euskerazko film laburrak onartuko dira. EAEko film laburren kasuan, edozein hizkuntzatan egindakoak izan daitekez.
Film laburrek maila komertzialean estreinau bakoak izan behar dabe. Zinemaldi baten testuinguruan plataforma publikoren baten bitartez zabaldutako lanen onarpena ebaluauko da. Era berean, lanok gehienez 25 zinemalditara aurkeztu izatea onartuko da.
Deialdiaren oinarriak eta izena emoteko formularioa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!