Sara Fantova, Izibene Oñederra eta Julio Medemek autortzea jaso dabe Malagan

Bizkaie! 2025-03-24 07:40   Zinemea

Eva Libertaden Sorda filmak irabazi dau Urrezko Biznaga Saria.

Eva Libertad zuzendariaren Sorda ikus-entzunezkoak irabazi dau Film Onenaren Urrezko Biznaga Saria Malagako 28. Zinemaldian. Bestalde, Film Iberoamerikar Onenaren Urrezko Biznaga Vinko Tomicic zuzendariaren El ladrón de perros filmak eskuratu dau.

Euskal zinemeari jagokonez, Sail Ofizialean, Sara Fantova bilbotarrak epaimahaiaren aitamen berezia jaso dau, EITBren partaidetzea dauen Jone, batzuetan opera primagaitik. Animazine Film Laburren Sail Ofizialean, Izibene Oñederra azkoitiarraren Etorriko da (eta zure begiak izango ditu) lanak be epaimahaiaren aitamen berezia jaso dau.

Horreezaz gan, Lehiaketaz Kanpoko Film Luzeen Sail Ofizialean, Julio Medemi Publikoaren Zidarrezko Biznaga Saria emon deutse 8 filmari esker.

Miriam Garlo (Sorda), jaialdiko protagonistetako bat izan da, halanda ze, aktore gor batek lehen Zidarrezko Biznaga Saria irabazi dauleko.

Saridunak

- Sail Ofiziala:

  • Espainiako Film Onenaren Urrezko Biznaga: Eva Libertad (Sorda).
  • Film Iberoamerikar Onenaren Urrezko Biznaga: Vinko Tomicic (El ladrón de perros).
  • Zuzendaritza onenaren Zidarrezko Biznaga: Belén Funes (Los tortuga).
  • Emakumezko Aktore Onenaren Zidarrezko Biznaga (exaequo): Ángela Cervantes (La furia) eta Miriam Garlo (Sorda).
  • Gizonezko Aktore Onenaren Zidarrezko Biznaga (exaequo): Mario Casas (Muy lejos) eta Álvaro Cervantes (Sorda).
  • Antzeztaldeko Emakumezko Aktore Onenaren Zidarrezko Biznaga: María Elena Pérez (Perros).
  • Antzeztaldeko Gizonezko Aktore Onenaren Zilarrezko Biznaga: Álex Monner (La furia).
  • Gidoi Onenaren Zidarrezko Biznaga: Belen Funes eta Marçal Cebrian (Los tortugas).
  • Zidarrezko Biznaga Publikoaren Saria: Eva Libertad (Sorda).
  • Epaimahaiaren Sari Berezia: Belén Funes (Los tortuga).
  • Musika Onenaren Zidarrezko Biznaga: Filipe Raposo (Lo que queda de ti).
  • Argazki Onenaren Zidarrezko Biznaga: Alván Prado (Sugar Island).
  • Muntaia Onenaren Zidarrezko Biznaga: Didac Palou eta Tomás López (La furia).
  • Zidarrezko Biznaga Kritikearen Epaimahaiaren Sari Berezia: Gerard Oms (Muy lejos).
  • Dokumental Onenaren Zidarrezko Biznaga: Emilio Fonseca (Salvaxe salvaxe).

- Film laburrak:

  • Fikzinoko Film Labur Onenaren Zidarrezko Biznaga: Álvaro Amate (Discordia).
  • Zidarrezko Biznaga Dokumental Labur Onena:  Fernando Vílchez (Recuerdos para el que por mí pregunte).

- Zonazine saila:

  • Espainiako Film Onenaren Zidarrezko Biznaga: Ivan Moralesen Esmorza amb mi (Desayuna conmigo).
  • Iberoamerikako Film Onenaren Zidarrezko Biznaga: Tomas Pichardo (Olivia y las nubes).
  • Zuzendaritza onenaren Zidarrezko Biznaga: Matías Szulanski (Buenas noches).
  • Emakumezko Aktore Onenaren Zidarrezko Biznaga: Anna Alarcón Esmorza amb mi (Desayuna conmigo).
  • Gizonezko Aktore Onenaren Zidarrezko Biznaga: Iván Massagué Esmorza amb mi (Desayuna conmigo).
  • Publikoaren Saria: Ivan Morales Esmorza amb mi (Desayuna conmigo).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu