'Begiratu eta liluratu zaitez'
2025-03-21 13:59 KultureaBizkaiko museotan historia, artea eta kulturea ezagutzeko bidaia.

Bertoko historian, artean eta kulturean sartzea eskaintzen dau Bizkaiko Foru Aldundiak museoen bitartez. Begiratu eta liluratu zaitez ekimenak lurraldeko museo-espazioak ezagutzera konbidetan ditu bisitariak, mendeetako tradizinoari, barrikuntzeari eta ondareari ateak edegiz.
Historiaurreko aztarnetatik hasi eta arte garaikideraino, ondare industrial aberatsetik eta txakolinaren kulturatik pasatuz: 500 urteko historia dauen burdinola; funzionetan dauen Europako ehungintzako makineriarik osoena; historiaurretik Aro Modernora arteko bidaia; txakolinaren kulturean sartzeko esperientzia; itsasoko bizimodu eta ohituretara hurreratzeko aukerea; euskal kulturean eta euskerean sakontzeko lekua; arte garaikideko guneak; artea eta naturea. Programazinoa osoa hemen konsulta daiteke.
Foru Erakundeak kudeatzen dituan museo, areto eta enklabeek osotzen dabe programazinoa, aldi baterako hogei bat erakusketa eta hainbat jarduera eskaintzen dituana urte osoan zehar: Arkeologia Museoa, Arrantzaleen Museoa, Euskal Herria Museoa, La Encartada Fabrika-Museoa, Txakolin Museoa-Txakolingunea, El Pobaleko Burdinola, Muñatones Gaztelua, Rekalde Aretoa eta Ondare Aretoa, eta Omako Basoa, Santimamiñe eta Europako Herrien Parkea lako enklabeak.
2025eko programazinoak, ganera, bisita gidatuak eskaintzen ditu: Bizkaiko Foru Jauregira urte osoan, Ibilbide Historikoak udan eta foru museoetan egiten dan MusEkintza arte eszenikoen jaialdia, hilero emonaldiak eskainiz.
Aurton, Ondarearen Europako Jardunaldien 25. edizinoa ospatuko da Bizkaian. Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko hainbat erakundek, udalek eta alkartek atondutako jardueren programea koordinatuko dau. Urrian zehar egingo da Ondare Arkitektonikoaren gaia ardatz hartuta.
Bizkaian urteroko beste hitzorduetako bat La Encartada Moda da, bagilaren 14an egingo dana. Urtero lez, La Encartada Fabrika-Museoa modaren topaleku izango da.
Informazino guztia hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!