Bizkaiak 10.000 haretx-landara banatuko ditu udalerrietan

Bizkaie! 2025-03-20 13:18   Pil-pilean

Zugatzaren Munduko Egunaren barruan.

Bizkaiko Foru Aldundiak bat egin dau Zugatzaren Munduko Egunagaz, martiaren 21ean izango dana. Aldundiak 10.000 haretx-landara baino gehiago banatuko ditu nazinoarteko hitzorduagaz bat egin nahi izan daben udalerrien artean. Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Haritz proiektuaren barruan sartzen da ekimena. Europar Batasunaren laguntzea dau, EGEF Programearen bidez.

Basobarritzeak egitea ardatz dituan dibulgazino eta ospakizun-jardueretan laguntzeko, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailak Quercus robur (bertoko haretxa) espezie autoktonoaren landarak eskaini deutsee Bizkaiko udalerrietako udalei, nazinoarteko hitzorduaren barruan egiten diran landaketetan erabili deiezan.

Batuketa prozesua

2022ko udagoienean, bertoko haretxen ezkur ugari batu ziran Bizkaian, Haritz proiektua aurrera eroateko behar ziran landarak produziduteko. Bertoko haretxaren ezkurra udagoienean umotuten da, normalean urrian. Heldu eta lurrera jausten danean, ereiteko moduan dago. Eusko Jaurlaritzako haziak kalidade onekoak dira eta egoera onean dagozalako lortu dabe ziurtagiria (hazitegi-unadak).

Bizkaian, harizti bitan egin da prozesua. Haziak Basalanek kudeatzen dauen Martintxune mintegira eroan zitue. Han, batutako haziak garbitu eta batzuk hautatu ziran, akatsak edo usteldurak zituenak baztertu ondoren. Hautatutako haziak negutegi batean erein zituen. Berton, hazten jarraitu dabe, behar eben urari eta satsari esker, birlandatzeko tamaina egokira heldu arte: 80 eta 120 cm artean.

Ekimen horren bidez, haretxek urteetan zehar Bizkaiko basoetan galdu daben espazioa berreskuratzea sustatzen da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu