Bermeoko Nautika eskolako 13 ikasle dabiz Ortubeko birgaitze lanetan parte hartzen
2025-03-20 11:18 KultureaIkastaroari ekin eutsenetik, astero, ikasleek lanaldi oso bat emoten dabe.

Ortube itsasontzia birgaitzeko proiektuak indartsu jarraitzen dau aurten. Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIk eta Ortube itsasontziak sinatutako lankidetza hitzarmenari esker, Oinarrizko Lanbide Heziketako 13 ikasle dabiz parte hartzen Ortubeko zaharbarritze-lanetan.
Irakasleek eta proiektuko boluntarioek gainbegiratuta egiten dabe lan ikasleek eta ikasgelan eskuratutako ezagutzak ingurune errealean apliketako aukerea dabe. Praktiken programa hau lehen mailako modulu espezifikoen oinarrizko zati bat da, eta sektorearen errealidadea ezagutzeaz gan, ohiko trebetasunak garatzen laguntzen deutse, besteak beste, kontzentrazinoa, taldelana eta tresnen erabilera segurua.
Ikaskuntza praktikoa eta aberasgarria
Ikastaroari ekin eutsenetik, astero, ikasleek lanaldi oso bat emoten dabe Ortube birgaitzeko lanetan, eguaztenetan bertaratzen dira, hain zuzen be. Denpora horretan, teknika espezifikoak hobetzeaz gan, erantzukizunaren, segurtasunaren eta laguntasunaren garrantzia ikasten dabiz errealdadean biziko dituen zereginetan.
Nautikako irakasleentzat oso positiboa da ikasleen jarduna, hilebete honeetan izan dabe bilakaerea eta konpromisoa azpimarratuz. Era berean, lankidetza horren balioa azpimarratu dabe, gazteen prestakuntzeari ekarpena egiteaz gan, itsasontzia berreskuratzen be laguntzen baitau.
Maila instituzionalean be modu oso positiboan balorau dabe proiektuaren eragina. Igaz egin zan le, Nadia Nemeh Shomaly Bermeoko alkatea eta Xabier Ortuzar Butron alkateordea Ortubera bertaratu dira ikasleakaz egoteko tartetxo bat hartu eta horreek egindako lana gertutik ezagutzeko. Biek nabarmendu dabe hitzarmenaren garrantzia, ikasleei mesede egiteaz gan, tokiko itsas ondarea jagoten eta bultzatzen baitau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!