Munduko laubururik txikiena

Bizkaie! 2025-03-20 08:20   Kulturea

DIPCk hartu dau parte aurkikuntzan.

Azken urteotan, nanografenoen interakzino magnetikoek aparteko garrantzia izan dabe material kuantikoen ikerketan. National Science Review aldizkarian argitaratutako lan barri batek sakonago aztertu dau zelan eragiten deutsen alkarri nanografenoen π-elektroi desparekatuek eta atomo metaliko magnetikoek (burdina eta kobaltoa). Ikuspegi horrek, π eta d elektroien truke bidezko akoplamenduari buruzko ikuspegi barriak eskaintzen ditu eta funtsezko mekanismoa da spintronikarako eta konputazino kuantikorako.

Shanghai Jiao Tong Unibersidadeko eta Hefei National Laboratoryko ikertzaile batzuek zuzendu dabe ikerketea. Tunel-efektuko mikroskopia eta espektroskopia erabili ditue 9 meV-eko (Fe) eta 5 meV-eko (Co) truke magnetikoko interakzinoa azaleratzeko. Ikerlariek kimika kuantikoko kalkuluak be erabili zituen. Ikerketan, Ricardo Ortiz eta Thomas Frederikek parte hartu dabe, Donostia International Physics Centerreko (DIPC) eta Ikerbasqueko (Zientziarako Euskal Fundazinoa) ikertzaileak.

Probau dabe nanografenoak metalen zentroekaz akoplau daitekezala eta, holan, magnetismo kuantikoa hobetzen dabela. Horrenbestez, ikerketa horrek propiedade magnetiko doigarriko egitura metal-organikoak diseinetako bide barriak edegiten ditu. Emoitzeak pausu garrantzitsuak dira behar zehatzetara egokitutako iman molekularrak lortzeko bidean.

Inportantzioa zientifikoaz harago, ikerketeak ustebako loturea dau Euskal Herriagaz, izan be, behatutako molekuletako batek lauburu baten formea hartzen dau, euskal sinbolo tradizionalarena. Irudiak lortzeko erabili diran tekniken zehaztasunari erreparauta, leitekeana da inoiz ikusi dan laubururik txikiena izatea.

Kontuak kontu, DIPCk parte hartu dau aurkikuntzan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu