Guggenheim Bilbao Museoak ikus-entzunezko plataformea sortu dau
2025-03-19 08:43 KultureaBelaunaldi barriak erakarteko helburuagaz be sortu da.

Guggenheim Bilbao Museoak plataforma barria jarri dau martxan, batez be Bildumeagaz eta programazino artistikoagaz lotutako produkzino propioko ikus-entzunezko edukiak ezagutzera emoteko. Erakusketei buruzko berbaldi, dokumental, alkarrizketa, mahai-inguru eta hainbat hezkuntza-programa izango dira plataformearen eskaintzea. Informazino gehiago hemen.
Guggenheim Bilbao Kanalak Museoak 27 urteko ibilbidean sortutako eduki aberatsa eta askotarikoa eskaintzen dau, eta donan eskura daiteke. Gaur egun 200 bideo baino gehiago ditu, hainbat kategoriatan banatuta: inaugurazinoko berbaldiak, ingurumen-jasangarritasuna, arte biziak (musikea, jantzea, performancea) eta sailak. Era berean, sailak lau ataletan banatzen dira:
- Museoko erakusketei buruzko dokumentalak.
- Guggenheim Bilbao Insights (Museoko arte-arduradunen eta Bildumako artisten arteko barriketaldiak).
- Ikuspuntuak (kulturako profesional ezagunen hausnarketak, besteak beste, zinemea, musikea, modea, jantzea edo gastronomiakoak, Museoaren Bildumako lan enblematikoen inguruan, La Caixa Fundazinoagaz lankidetzan landutakoa).
- Ezagutu (museoaren lanagaz lotutako jarduera bereziei buruzko bideoak).
Bestetik, kanal barriak zuzeneko emonaldien atari bat izango dau, ikusleei sarbidea eskainiko deutsena Museoak Entzungelan eta beste espazio batzuetan programetan dituan jarduera, berbaldi edo erakusketetara bisita gidatuak.
Ikus-entzunezko plataforma honi esker, publiko orokorrak, eta Community osotzen dauenak (Museoko artearen eta kulturearen inguruan 24.000 lagunek eta 240.000 jarraitzaile dituan komunidadeak), Museoak batutako artera eta lantzen dituan jardueretara modu intuitibo eta errazean hurreratzeko aukerea izango dabe, gailu mobikorretatik edo tabletetatik, Museoaren webgunearen bidez. Plataforma hau belaunaldi barriak erakarteko helburuagaz be sortu da, teknologia barrien eta webguneak eskaintzen dituan aukera hobetuen bitartez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!