28 miloe euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzeak 2025ean Euskadin kultur jarduerak sustatzeko
2025-03-19 08:04 KultureaEkitaldirik ugarienak kontzertuak izan dira, % 3,2 gehiago.

Kultura motor ekonomikoa eta personakan ondoizatea sortzeko tresnea da, eta horregaitik, kultur produkzinoaren balio-katea indartzen jarraituko dogu, 28 miloe eurogaz, Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan zehaztu dauenez. Lehendakariordeak agerraldia egin dau hedabideen aurrean, 2024ko kultur programazinoaren balantzearen kontu emoteko eta bere sailak 2025ean kulturea sustatzeko bideratuko dauen finantziazinoaren barri emoteko.
Bengoetxeak azaldu dau 2024an 20.600 kultur ekitaldi baino gehiago egin dirala Euskadin, aurreko urtean baino % 12 gehiago (18.337, 2023an) eta 2022an baino % 27,3 gehiago (16.221), egunean 56 ekimen. Kulturearen Euskal Behatokiak egindako EAEko kultura-programazioaren analisia. 2024. urtea txostenean jasotako datuak dira. Saileko arduradunek datuak oso positiboak dirala nabarmendu dabe, erakusten baitabe Euskadin sekulako talentu sortzailea dogula, sorkuntzek eskaintzen dituen egiturak ditugula eta parte hartzen dauen eta kulturaz gozetan dauen gizarte bat daukagula, adierazo dau lehendakariordeak. Azaldu dauenez, kulturea tresna bat da Euskadiko kide eta komunidade sentimendua indartzeko eta gobernu bezela indartu nahi dan kultura sistema balioan jarten dot. Konpromiso horren barruan, Ibone Bengoetxea lehendakariordeak aurreratu dau Eusko Jaurlaritzeak 28 miloe euro bideratuko dituala aurten kultur sektore guztien balio-kateko eragile guztientzat, igaz baino % 4,6 gehiago.
2025ean kultura bultzatzeko finantziazinoa
Deialdien bidez (17,4 M €, aurreko urtean baino % 5,7 gehiago) eta dirulaguntza izendunen bidez (10,6 M €, 2024an baino % 3,5 gehiago), Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak literaturearen, arte eszenikoen, musikearen, arte plastiko eta bisualen, ikus-entzunezkoen, jaialdien antolatzaileen, antzerki emonaldien edo barrikuntzako proiektuen sektoreko 730 eragile baino gehiagorengana heldu nahi dau.
Sektoreetatik harago, finantziziano hori personentzat be zuzenduta dago: sortzen laguntzeko, proiektuak jorrratu, produziduteko, euren lana sustatzeko, banatzeko edo zabaltzeko. Bengoetxeak konpromisoa hartu dau deialdi eta dirulaguntza honeen erdia apirilerako ebatzita egotea eta gehiagoa garagarrilean. Honi esker, laguntzak eskatzen dituen kultur erakundeek lehen seihilekoan jakingo dabe zer aurrekontu izango daben euren planak gauzatzeko. Finantziazinoa handitzea eta izapideak bizkortzea sortzaileei eta artistei laguntzeko eta kulturearen egiturak indartzeko modu bat gehiago dira, adierazo dau.
2024ko kultur programazinoaren analisia
Kulturearen Euskal Behatokiak, 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean programautako kultur ekitaldi guztiak aztertu ditu. EAEko kultura-programazinoaren analisia. 2024. urtea, azterlanaren arabera, igaz 20.644 kultur ekitaldi egin ziran, % 12 aurreko urteagaz alderatuta (18.337 2023) eta % 27,3ko igoerea 2022agaz konparauta (16.221). Datu horreek Kulturklikek jasoten dauen agendan oinarritzen dira, www.kulturklik.euskadi.eus, euskal kulturearen atari interaktibo nagusia, kultur eragile guztientzat edegia, bere programazinoa eta eduki interesgarriak zabaltzea helburu dauena.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kultur jardueren banaketea
Ekitaldirik ugarienak kontzertuak izan dira. Aurreko urtean baino % 3,2 gehiago programau dira; 2024an 5.743 kontzertu. Kontzertu gehienak musika garaikideari jagokoz, guztizkoaren % 77,7. Ordainpeko kontzertuen batez besteko prezioa 15,8 eurokoa izan da. Bizkaian programau dira kontzertu gehien (% 45), ondoren Gipuzkoan (% 40,4) eta Araban (% 14,6). Bestetik, euskerea izan da kontzertuetan gehien agertu dan hizkuntzea. Kontzertuen % 26 euskeraz izan dira.
Antzerkiari jagokonez, 2024. urtean 4.408 emonaldi programau ziren, 15 euroko batez besteko prezioagaz. Hizkuntzeari jagokonez, emonaldien % 44,2 gaztelaniaz egin ziran eta % 40 euskeraz. Antzerki-generorik antzeztuena testu-antzerkia izan da (% 47), eta ondoren zirkua (% 15,1). 2024an Euskadin eskainitako antzerki-emonaldien % 41 umeei eta familiei zuzenduta egozan.
Jantzearen arloan, 903 saio programau ziran 2024an. Ordainpeko jantza-ikuskizunen batez besteko prezioa 14 eurokoa izan zan eta jantza garaikidea izan da Euskadiko agertokietan presentzia handiena izan dauen generoa; antzezpen guztien % 64,7, eta jantza tradizionala, barriz, saioen % 24,6 izan da.
Kulturearen Euskal Behatokiaren txostenak 1.266 erakusketa be jasoten ditu 2024an Euskadin. Aztertutako erakusketak 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean inaugurautakoak dira, amaiera-data edozein dala be.
Txostenean 1.062 bertso-saioren datua be jasoten da. 2024an egindako bertso-saio guztien % 56,3 Gipuzkoan egin ziran; % 35,1 Bizkaian, eta % 8,6 Araban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!