Badator 'Bidaiaren Txokoa - Rincón de la gente viajera' egitasmoa
2025-03-18 13:43 KultureaMartiaren 27tik apirilaren 4ra arte, Begoñan eta Santutxun.

Bilboko Udalak atondutako Bidaiarien Txokoa - Rincón de la gente viajera programea Begoñako eta Santutxuko udaltegietara bueltauko da martiaren 27tik apirilaren 4ra arte, bidaiarien esperientziak jenteari hurreratzeko asmoz.
Aurton, hilaren 21ean, musikea, liburuak eta ipuinak be izango dira berbaldi eta dokumentaletan. Sartzea libre izango da edukiera bete arte, Begoñako Udaltegiko liburutegiak dituan jarduera bi izan ezik, horreetarako aldez aurretik izena emon beharko da-eta.
Bidaiaren Txokoa-Rincón de la gente viajera saioko hitzaldietan, Roberto Mosok eta Roge Blascok bidaia-programen aurkezle bezela Blascoren ibilbideko unerik onenak errepasauko ditue; Maialen Lopezek eta Iñaki Goikoetxeak Hego Amerikako bederatzi herrialdetan barrena egingo daben ibilbidea kontauko dabe; Pedro Alonsok bizikletaz bidaia prestetako eta ustebakoei aurre egiteko moduaz berba egingo dau; eta Alberto Ceberiok, barriz, segurtasunaz mendi-ibiliak egiterakoan.
Mendi Film Festival jaialdian parte hartu daben dokumentalek protagonismo handia izaten jarraitzen dabe aurtongo agendean. Holan, igazko jaialdian aurkeztutako zortzi lan onenen aukeraketea ikusi ahal izango da, horreen artean Jaime, 2024ko Film Labur Onenaren Saria.
Programazinoa
- Begoñako Udaltegia.
- Martiak 27, 19:00etan. Roberto Moso & Roge Blasco: Una vida Levando Anclas.
- Martiak 31, 19:00etan. Mendi Tour. Mendi Film: Connecting Tre Cime (Italia, 7min), Haize Lerroak (Euskal Herria, 13min), Jamie (AEB, Kanada, 18min) eta Hiru Haundiak. Taupadak eta Gailurrak (Euskal Herria, 54min).
- Apirilak 2, 19:00etan. Begoña Santos Olmeda: Mujeres que mueven montañas liburu-aurkezpena.
- Apirilak 4, 18:00etan. Alberto Ceberiogaz berbaldia.
- Apirilak 4, 19:30etan. Ekitaldi-aretoan. Iñaki Hernaiz Burundarena & Ander Marzanaren kontzertua: Tangoak, Buenos Airesetik Bilbora.
- Apirilak 5, 11:30etan. Liburutegian. Ipuin Kontalaria Itziar Saenz de Ojerren eskutik.
- Santutxuko Udaltegia.
- Martiak 28, 19:00etan. Maialen Lopez & Iñaki Goikoetxea: Hego Amerikako euskaldunen urratsen ondoren.
- Apirilak 1, 19:00etan. Mendi Tour. Mendi Film: The Red Face Zone (Italia, Suitza, 10min), Always Alive (Frantzia, 35min), Modo Avión (Euskal Herria, 15min) eta Una Mirada Atrás. El Arte de Equipar (Euskal Herria, 29min).
- Apirilak 3, 19:00etan. Pedro Alonso: Txirringaren Aienean.
Horreezaz gan, erakusketa bi egingo dira Begoñako Udaltegiko Liburutegian: martiaren 24tik apirilaren 16ra arte, Lurraren taupadak: Sumendietara bidaiak literaturan eta apirilaren 2tik 25era, Leonor Uriarte Ibarrondoren Isiluneak marrazten.
Informazino gehiago eta informazino osoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!