'Jonkass' proiektuak irabazi dau Paradisu Zinema Bekea
2025-03-18 12:35 KultureaJon Castañeda (Jonkass), gidolaria, erredaktorea, erreporteroa, Kafe Antzokiko DJa eta Akerbeltz taldeko abeslaria da.

Gaztetasuna eta freskotasuna berbagai dituan proiektua izan da edizinoaren irabazlea. Ibilbidearen hasieran dago proiektua, izan be, gaur egun Euskal Herrian belaunaldi gazteen musika ohiturakaz erraz buztartzen dala iruditu jake atontzaileei.
Jon Castañeda (Jonkass), gidolaria, erredaktorea, erreporteroa, Kafe Antzokiko DJa, Akerbeltz taldeko abeslaria… hori guztia eta gehiago da. Azken hilebeteetan artistea Jonkass egitasmoan sartuta dago eta, bekeari esker, aurton horren emoitzaz disfrutauko dogu.
Bekea sustatu daben hiru eragileen eretxiz, garrantzitsua da musika estilo ugarik lekua izatea euskal musikearen barruan.
Horrezaz gan, euren lanak bialdu dituen 18 taldeei eskerrak emon nahi deutsee: batetik, oso eskertuta gagoz animau izanagaitik eta, bestetik, azpimarratu nahiko geunke jasotako lanen kalidadea. Euskal Herrian eta euskeraz asko, estilo ugari eta kalidadeagaz produziduten dala argi geratu jaku.
Irabazleak urte bateko epea izango dau proiektua biribildu eta grabetako. 2026. urteko EHZ Festibalean disfrutau ahal izango da lehen kontzertuaz.
Paradisu Zinema Bekearen bigarren edizinoa izan da aurtongoa, baita azkena be, ez da gehiago egingo. Iñigo Muguruza gogoan, EHZ Festibalak, Antxeta Irratiak eta Elkar Argitaletxeak atondu dabe egitasmoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!