Martxan da 'Auzolandegiak' programan izena emoteko epea
2025-03-17 13:31 KultureaApirilaren 22ra arte egongo da edegita.

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzako Auzolandegiak programearen bidez, hainbat jatorritako gazteek 15 egunez, borondatez eta eskuzabaltasunez, ikuspegi sozialeko lanetan parte hartuko dabe.
Aurton, boluntariotzako 9 auzolandegi atonduko dira Euskadin. Eremu mueta bi egongo dira edadearen arabera: bost helduak diran gazteentzat (18 eta 26 urte bitartekoentzat, dibersidade funtzionaleko personentzat izan ezik, 30 urte bete arte parte hartu ahal izango da-eta); eta, lau, 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Azken horreentzat, Auzolandegiak Arraia-Maeztu, Bilbo, Gueñes eta Berangon egingo dira (75 plaza). 18 urtetik gorakoentzat, barriz, Muxika, Santurtzi, Bergara, Lekeitio eta Derion izango dira (146 plaza).
Euskadiko plazaz gan, beste autonomia-erkidego eta herrialde batzuetan be eskainiko dira; hori bai, 18 urtetik gorako gazteek baino ezin izango dabe parte hartu.
Euskadin egingo diran bederatzi Auzolandegietako bakotxak gai espezifikoa dau eta izena emon daben gazteek aste biko egonaldia egingo dabe, besteak beste, arkeologia eta industria-ondarea berreskuratzea, ondare historikoa eta ingurumena berreskuratzea, hirugarren edadeko personen gizarte-dinamizazinoa, eta memoria historikoa. Goizetan boluntariotzearen esparruko gaikako lanak egiten dira eta arratsaldeetan eta astegoienetan jarduera osogarriak egingo dira. Ganera, animazino-taldeak jarduera osogarriak proponidutko ditu eta horrezaz gan, olgetak, kultura ekitaldiak eta kirol-jarduerak be egingo dira.
Izena emoteko bidea
Auzolandegietan aurrez izena emoteko epea martiaren 18tik apirilaren 22ra arte egongo da edegita, eta ondoren, apirilaren 23an, lekuak hautatzeko zozketea egingo da. Izena emoteko txandak apirilaren 24an argitaratuko dira, eta plazaren inskripzinoa/hautaketea maiatzaren 5etik aurrera egingo da.
Aurrez izena emoteko prozesua bitarteko elektronikoen bidez egingo da. Hori dala eta, Gazteria Zuzendaritzak BakQ txartela (edo identifikazino elektronikorako beste edozein bide) eskuratzea gomendatzen dau prozesu osoa egiteko (www.gazteaukera.euskadi.eus web orriaren bidez egin ahal da).
Estaduko eta nazinoarteko esparruei jagokonez, Gazteria Zuzendaritza beste erkidego batzuekaz eta INJUVEgaz plazak truketako lanean dabil gaur egun. Eguneratutako eremuei buruzko informazino guztia hemen dago eskuragarri.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!