'Helen Frankenthaler: araurik gabe margotzen'
2025-03-17 10:42 Kulturea2025eko apirilaren 11tik irailaren 28ra.

Florentziako Fondazione Palazzo Strozzi eta New Yorkeko Helen Frankenthaler Foundation erakundeek atonduta, Guggenheim Bilbao Museoagaz lankidetzan.
Helen Frankenthaler: araurik gabe margotzen erakusketeak gorazarre egiten deutso arte abstraktuan modu barriak bilatzeari inoiz itxi ez eutson artista aurrendariaren ondareari.
Frankenthalerrek 1953 eta 2002 urteen artean sortutako hogeita hamar abstrakzino poetiko batzen ditu erakusketeak eta haren garaikide batzuen —Anthony Caro, Morris Louis, Robert Motherwell, Kenneth Noland, Jackson Pollock, Mark Rothko eta David Smith— margolanak eta eskulturak be batzen ditu, artista hareen artean sortutako sinergiak nabarmentzeko.
Frankenthalerren lana oinarrizkoa izan zan espresionismo abstraktuaren eta kolore-eremu pinturearen (Color Field Painting) arteko transizinoan, eta artista ezaguna da, batez be, busti/zikindu (soak-stain) teknikea erabilteagaitik.
Artea sortzerakoan, Frankenthalerrek (beste artista batzuek bezelaxe) bazuen mantra bat: Ez dago araurik!. Horrek ondokoa esan nahi eban, ez zala zertan atsegin-emoile izan artea egiteko moduari, erabilitako materialei ezta izan eikean itxureari jagokonez be.
Guggenheim Bilbao Museoak Helen Frankenthaler: araurik gabe margotzen aurkeztu dau, abstrakzinoaren aurrendari izandako artista handiaren omenez espainiar estaduan inoiz egindako erakusketarik zabalena. BBVA Fundazinoa da erakusketearen babeslea —1997tik Guggenheim Bilbao Museoaren Babesle Estrategikoa be bada— eta Fondazione Palazzo Strozzi eta Helen Frankenthaler Foundation erakundeek atondutakoa da Guggenheim Bilbao Museoagaz lankidetzan. Helen Frankenthalerrek sei hamarkadatan zehar jorratutako ibilbidearen ikuspegi kronologikoaren bidez, erakustaldiak sortzaile estadubatuarraren arte iraultzailea goratzea dau helburu.
- Komisarioa: Douglas Dreishpoon, Helen Frankenthalerri buruzko katalogo arrazoituaren zuzendaria.
- Babeslea: BBVA Fundazinoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!