III. Gazteen Dantza Topaketarako izena emoteko azken eguna martiak 21 izango da

Bizkaie! 2025-03-17 09:26   Kulturea

III. Gazteen Dantza Topaketea Seguran (Gipuzkoa) izango da bagilaren 27tik 29ra.

Euskal Dantzarien Biltzarrak atondutako hitzordura Euskal Herri osoko jantzari gazteak hurreratuko dira esperientziak konpartidu, belaunaldien arteko erreleboaz hausnartu eta, jakina, jantzan egiteko.

Kontuak kontu, 2000 eta 2009 urteen artean jaiotako jantzari guztiak animau nahi ditue izena emon eta esperientzia parebako honetan parte hartu deien.

Aurten, gainera, Gazteen Dantza Topaketekeak sorpresa berezia izango dau, izan be, astegoienean, parte-hartzaileek hausnarketa-dinamikak, tailerrak, jantza-erronkak, jantzaldiak eta topaguneak izango dira, jantzarien komunidadea indartzeko eta jantza taldeek gaur egun dituen erronkei erantzuteko.

Izena emon eta informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu