Mercedes Kareaga Bekearen bigarren deialdia edegi dabe

Bizkaie! 2025-03-14 10:00   Kulturea

Oraingoan, 15.000 euroko dirulaguntzea emongo da.

2024ko zemendiaren 30ean amaitu zan Mercedes Kareaga Bekearen II. edizinoko lanak aurkezteko epea. Ez zan lanik aurkeztu eta Eibarko herriko historia berreskuratzeko eta horri eusteko helburuz, bigarren deialdia kaleratzea erabagi dau Udalak.

Deialdi horrek 2025-2027 urteak hartuko ditu eta barrikuntzea dirulaguntzinoen zenbatekoaren igoerea izan da. Urte biko ikerketa-lana dala kontuan izanik, oraingoan, 15.000 euroko bekea izango da.

Ikerlariek 20 hilebeteko epea izango dabe lana amaitzeko eta denpora tarte horretan lau txosten aurkeztuko ditue, UPV/EHUk eta Eibarko Udalak osotutako batzorde mistoak lanaren jarraipena egin daian.

Gaia lehenengo deialdiko bera izango da: Instrukzino Publikoa Eibarren (1880-1936). Eibarko maistrak.

Aurreko deialdietan egin dan lez, oinarriak Gipuzkoako Boletin Ofizialean argitaratuko dira eta, ondoren, lanak aurkezteko epea edegiko da.

Ekimena herriko historiaren hutsune bat beteteko egin da, gai hori orain arte gitxi aztertu baita eta interesgarria dalako Eibarko hezkuntza sistemearen oinarriak zeintzuk izan ziran jakiteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu