'Sin ti no soy nada. Zurekin batera bai!' ekimen solidarioa martxan
2025-03-13 13:41 KultureaCaritas Bizkaiagaz bat egin dabe Athletic Clubeko jokalariek.

Caritas Bizkaiaren ekimen solidarioak urtero 12.000 pertsona baino gehiagori laguntzen jarraitzea eta gizarte lanak bermatzea dau helburu. Ekimenaren bidez Caritas Bizkaiak milaka personei egunero babestea da helburua, herritarrak sensibilizetea, hain zuzen be. Kanpainearen bidez herritarrei laguntzea eskatzen jake boluntariotzearen bidez edo aldizkako dohaintzak edo ekarpenak eginez Bizum bidez (33514).
Kanpaineak, Caritas Bizkaiari egindako dohaintzek % 45eko zerga-arintzea dabe errenta-autorpenean.
Kontuak kontu, Iñaki Williams, Gorka Guruzeta eta Unai Simon Athletic Clubeko jokalari ezagunak, Mikel Urrutikoetxea pelotaria, Marino Lejarreta txirrindulari ohia, Jose Angel Iribar eta Andoni Alkorta futbolari ohiak, Haizea Arco rugbyko jokalaria eta Adela González, Almudena Cacho eta Patxi Alonso kazetariak, besteak beste, kanpainan parte hartzen dabe.
Era berean, 1.700 boluntario baino gehiagoren eta konprometidutako talde profesional baten babesari esker, Caritas Bizkaiak -lurralde osoko 230 proiekturen bidez- familiei, edade txikikoei, gazteei eta kalteberatasun-egoeran dagozanei laguntza integrala eskaintzen deuse. Holan, 5.000 familia inguru, 2.800 edade txikiko eta gazte eta 800 onuradun tarteko dirala, erakundeak giza duintasuna indartzen, gizartearen parte-hartzea sustatzen eta itxaropena eskaintzearen alde lan egiten dau. Caritas Bizkaiak Bizkaiko gizartearen konpromiso eta alkartasunari esker gehien behar dabenei laguntzen jarraitzea posible dala berretsi nahi dau, izan be, kanpaineak nabarmentzen dauenez: Sin ti, no somos nada. Zurekin batera bai!.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!