BFAk eta Eusko Jaurlaritzeak loturak sendotu ditue Solomon R. Guggenheim Fundazinoagaz

Bizkaie! 2025-03-13 08:34   Kulturea

Topaketan ardatz izan dira gizarte-erronkak, artearen egungo jokerak eta proiektuari lotutako lider nagusien erreleboa.





Euskadiko erakundeen ordezkaritzea, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia buru izanik, Solomon R. Guggenheim Fundazinoko ordezkariakaz batu da New Yorkeko egoitzan, hartu-emonak sendotzeko eta Guggenheim Bilbao Museoaren proiektuaren aurrean konpromisoa barritzeko. Gizarte-erronka, artearen munduko jokera barriak eta proiektuari lotutako lider nagusien erreleboa ardatz dituan ziklo barriari hasierea emon deutso topaketak.

Pradales eta Etxanobek, Fundazinoa bisiteteaz gan, bilerea egin dabe gaur egun New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoko eta Fundazinoko zuzendaria dan Mariët Westermannegazn, igaz hartu baitzeban kargua.

Bisita honetan hainbat erakundetako ordezkariak izan dira: Leixuri Arrizabalaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol diputadua; Ibone Bengoetxea, lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoko zuzendaria; apiriletik aurrera horren ondorengoa izango dan Miren Arzalluz; eta Jon Azua, Solomon R. Guggenheim Foundationeko Patronatuan euskal erakundeen ordezkaria.

Topaketea baliogarria izan da Guggenheim Bilbao proiektuaren aurrean konpromisoa barritzeko, Fundazinoko talde barriagan sinergia barriak sortzeko, eta pinakotekako etorkizuneko erronkei aurre egiteko moduari buruz eztabaidatzeko. Testuinguru horretan, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak ondokoa azpimarratu dau: asmo sendoa dogu alkarrega aurrerapausoak egiteko eta beste aukera batzuk esploretako. Bilbok Guggenheim konstelazinoa aberasten jarraitu nahi dau momentu erabagigarri honetan. Horretarako, talentu handiko emakume bat dogu, Miren Arzalluz. Seguru nago bere ahalmen guztia erabiliko dauela maila edo kategora barrietara heltzeko.

Bestalde, Imanol Pradales Lehendakariak gogora ekarri du duela hiru hamarkadako testuinguru zailean Museoa Bilbon bultzatzeko egindako apustua, eta nabarmendu du gaur egun bisita gehien jasotzen dituen Guggenheim Museoa dela. Museoaren etorkizunari jagokonez, Pradalesek ondokoa azpimarratu dau: munduari begiratzeko modu horri jarraipena eman behar deutsagu, euskal lurraldean finkatuta eta gure sustrai sakonetan errotuta. Oparotasuna eta ongizatea emon deuskun horretan sakondu behar ougu. Eta hori egiteko, proiektuen bideragarritasuna hartu behar da kontuan, esangurarik zabalenean: bideragarritasun soziala, kulturala, ekonomikoa eta ingurumenekoa. Horretan jarriko ditugu ahalegin guztiak. 

Aste honetan Foru Aldundia New Yorkeko kultura-komunidadeagaz loturak indartzeko eta Bizkaia zinemagintzan eta nazinoarteko arte eszenikoen industrian erreferente lez kokatzeko egiten dabilen agenda instituzionalaren parte da Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzeagaz batera egindako topaketea.

Guggenheim Bilbao

Bilboko Guggenheim Museoa nazinoarteko autortzea dauen eredu arrakastatsua da, Euskadin dauen eragin positiboari buruzko datuek erakusten daben lez. 2024an, museoak 1,3 miloe bisitari izan zituan eta horrek 780 miloe euroko eragin ekonomikoa izan eban.

Solomon R. Guggenheim Foundation 1937an sortu zan eta bere helburuak dira artea, arkitekturea eta ikusizko kultura moderno eta garaikidearen beste adierazpen batzuk ulertaraztea eta horreen aurrean zaletasuna sustatzea, arte garaikidea batu, konserbau eta ikertzen du.

Gaur egun, Solomon R. Guggenheim Foundationek jaubetzan ditu New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoa eta Pegggy Guggenheim bildumea, Veneziako Kanal Handian (Italia). Horrezaz gan, programazinoa eta baliabideak emoten deutsoz Bilboko Guggenheim Museoari. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzeak nabarmendu dabe oso garrantzitsua dala Bizkaia eta Euskadi, Guggenheim Bilbao Museoaren bitartez, kultura-sistema ospetsu horren parte izatea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu