Punta Begoñako galerien zaharbarritzea 2031n amaituko da
2025-03-13 08:03 KultureaProzesuaren helburua da Getxok gizarte-ekipamendu aparta izatea.

Amaia Aguirre alkateak zehaztu dauenez, Carlos Garcia Espainiako Gobernuak Bizkaian dauen ordezkariordeak Punta Begoña galerietara egindako bisitan, eraikinaren zaharbarritzea 2031n amaituko da, aurreikusitako obra planaren arabera eta hori dagoeneko ezagutu daiteke ekipamendura egindako bisitetan. Aste honetan bertan, itsaslabarreko geruzetan miloeka urteko historia gordeten dauen Flysheko hatx-zuloa lako espazio enblematiko batean, aitatutako obra planaren erakusketea dago ikusgai, lanak hasi ziranetik amaitu arte, 2031ra arte, hain zuzen be, aurreikusita dagoan bezela.
Bisitearen ibilbidea, Punta Begoña Fundazinoko zuzendari María Peraitak gidatuta, aitatutako hatx-zuloan amaitu da, eta bertan azaldu jako Gobernuko Bizkaiko ordezkariordeari aitatutako obra plana. 2021ean Punta Begoña Fundazinoa eratu zanetik, erakunde guztiek atzemon dabe proiektuaren garrantzia, eta proiektuaren alde egin dabe. Holan, Espainiako Gobernuko Garraio, Mobikortasun eta Uri Agendako Ministerioak, % 2 Kulturala programearen bidez, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Getxoko Udalak berak finantzietan ditue galeriak berreskuratzeko eta balioztatzeko lanak. Ondorioz, gaur egun Fundazinoaren jarduerearen % 50 udalaz kanpoko inbersinoagaz ordaintzen da. Horregatik, Gobernu Zentralaren balorazinoa eta laguntzea, 2025-2027 faserako ia 770.000 eurogaz, oinarrizko bultzadea da proiekturako, Punta Begoñak bigarren deialdi batean hautatua izatea lortu dauelako Estadu osotik datozen ia mila proposamenen artean, eta horrek proiektuaren balioa eta proiektuaren kudeaketearen estimazino handia adieraoten dabe. Finantziazino horri esker, besteak beste, areto handiaren erabilera publikoa murrizketa barik ahalbidetuko daben obrak egingo dira, lurzoruaren eta sabaiaren egitura konplexua finkatuz eta sendotuz, bai eta espazio adierazgarri horretarako sarbidea emoten eban eskilarearen eta jatorrizko atariaren dekorazinoen zaharberritze integral eta zientifikoa be. Holan, galdutako zirkulazino historikoa berreskuratuko da eta monumentuak zaharbarritu ondoren izango dauen etorkizuneko estetikea agertuko da.
Gobernuaren ordezkariordeari proiektuari emondako babesa eskertu ondoren, Amaia Aguirre alkateak ondokoa nabarmendu dau: 2025ak Punta Begoñako berreskurapen integralaren azken fasearen hasierea markau dauela. Jardueren eskariak eta, kasu gehienetan, jarduera horreek jorratzeko herritarren proposamenek, espazioen gaikuntzarantz sendo aurrera egitea gomendatzen dabe. Datozen urteetan, urtetik urtera, Punta Begoña gero eta gehiago izango da sorkuntzarako, erakusketarako eta prestakuntzarako gune edegia, aisialdirako eta gizarte-gozamenerako gune, kokapenagaitik, historiagaitik eta edertasunagaitik aparteko ekipamendu zibikoa. Horretarako, ezinbestekoa da 2025-2027 aldian obrak gauzatzeko ahalegina egitea, monumentuaren berreskurapen fisikoan, funtzionalizazinoan eta, uri ikuspegitik, ingurunea eta kostaldea edertzen laguntzeko. Hortik aurrera, eta ondare gunearen nukleo funtzionala berreskuratuta eta erabilteko gaitasun osoagaz, 2025-2030
aldiak eraikinaren erakusketa, prestakuntza eta uri-erabilerarako aukerak sendotzeko eta zabaltzeko balioko dau, egokitutako eta zarratutako espazio barriak sartuta.
Azkenik, iparraldeko Antzezpen-aretoa eta hegoaldeko Olgetarako galeria guneak beren aukera soziokulturalak erakusten dabizenean, beharrezkoa izango da monumentuaren uri-irudia amaitzea, 2029-2031 aldian Getxoko itsasertzeko paisaje ikonoa berreskuratuko dauena.
Bestalde, Gobernuko Bizkaiko ordezkariorde Carlos Garciak adierazo dauenez, Punta Begoñako galeriak zaharbarritzea beharrezkoa da erakundeok lankidetzan jardutea herrientzat eta herritarrentzat onuragarriak diran ekimenak lantzeko.
Getxoko higituezin enblematiko horretara bideratutako 769.000 euroko dirulaguntzea 2019an birgaitzeko egindako lehen inbersinoari gehitu behar jako. Jarrera sendo horren bidez, Espainiako Gobernuak gure kultura-ondarearen balioa nabarmendu nahi dau, bai eta ondare hori berreskuratu be, herritarren gozamenerako gune legea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!