Bizkaiak nazinoarteko posizionamendua sendotu dau New Yorken zinemearen eta arte eszenikoen industrian
2025-03-12 10:50 KultureaBilerak egin ditue AEBko zinema-estudioetako eta arte eszenikoetako erakundeakaz

New Yorkera joandako Foru Aldundiaren ordezkaritzearen helburua izan da hainbat bilera egitea ikus-entzunezko, zinemako eta arte eszenikoetako eragileakaz: azken urteotan, aurrerapauso kualitatibo handia egin dau Bizkaiak arte eszenikoetarako, zinemarako eta ikus-entzunezko erreferente legez, azpimarratu dau Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak. AEBetara egindako bidaian bilerak izan ditugu arte eszenikoetan eta zineman eredu diran erakundeakaz, aurrez aurre ezagutu nahi baitzeben zer eskaintzen dauen gure lurraldeak zerga-neurriez gan, izan be, Bizkaian lehen mailako konpainiak eta profesionalak ditugu. Espero dot kontaktu honeek Bizkaiak kultura arloan dauen posizinoa indartzeko balio izatea, gure konpainiek eta profesionalek aukera gehiago izan deiezan euren ibilbidea sendotu eta kalidadeko enplegua sortu daiten zineman eta arte eszenikoetan.
Warner Br. Discovery eraikinean, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Leixuri Arrizabalaga Euskera, Kultura eta Kiroleko foru-diputadua Motion Pictures Association alkarteko Brian O’Leary aditu fiskalagaz egin dabe berba eta ezagutzera emon deutse Bizkaiko lurralde historikoa filmaketak egiteko leku erakargarria dala, lurraldeak eskaintzen dituan zerga-pizgarriez harago.
Motion Pictures Associationek Estadu Batuetako merkataritza-erakundeak Hollywoodeko zinema eta telebistako estudio nagusienak ordezkatzen ditu: Walt Disney Studios, Netflix Studios, Paramount Pictures, Sony Pictures Entertainment, Universal Pictures eta Warner Bros. Discovery.
Motion Pictures erakundeko adituagaz egindako bileran, foru-ordezkaritzeak azaldu dau Bizkaiko lurraldeak industria zinematografikoa sustatzeko dauen estrategia eta helburua izan da Bizkaia ikus-entzuneko produkzinoetako lurralde erakargarria dala erakustea; nabarmendu da filmaketarako eszenatoki lez dauen potentziala eta sektorean enplegua sortzeko ahalmena.
Era berean, proponidu da 2028. urtean Bilboko Euskalduna Jauregia izatea ISPAren Kongresuaren egoitzea.
Motion Pictures Association erakundeko aholkulariagaz izandako bilerea sano mamintsua izan da; goizean ISPA (International Society for the Performing Arts) alkarteagaz batu dira; erakunde horrek arte eszenikoen liderrak eta profesionalak batzen ditu eta bere helburua da arlo honetako nazinoarteko komunidadea sendotzea eta babestea.
ISPAgaz egindako bileran, Bizkaiak datorren urtean New Yorken izango dan ISPA Kongresuan parte-hartzeari buruz berba egin dabe; Bizkaiak parte hartuko leuke Euskalduna Jauregia eta BOS -Bilbao Orkestra Sinfonikoa lako proiektuakaz. Eta, bide batez, proponidu dabe Euskalduna Jauregia izatea 2028an egingo dan kongresurako egoitza.
Arlo horretan, David Baile Isparen CEO ospetsuagaz eta Americas Societyren jatorri argentinarreko Sebastián Zubieta musika zuzendariagaz batu dira Etxanobe eta Arrizabalagagaz batu dira. David Rockefeller filantropoak sortu eban 1965ean; Americas Societyren helburua da kulturea zabaltzea Latinoamerikako nazinoarteko hartu-emonenbidez bidez.
Kontuak kontu, ikus-entzunezko sektoreagaz eta eszena-sektoreaaz izandako bileren aurretik, foru-ordezkaritzeak Dia Bacon Museoa bisitau dau eta New York uriko euskal jatorriko arte eta kultura-komunidadeagaz batu da. Esangura horretan, Etxanobe eta Arrizabalagak bilera informal bat izan dabe AEBetan bizi dan Kirmen Uribe idazleagaz eta Itziar Barrio disziplina anitzeko artista bilbotarraren estudioa bisitau dabe.
Itziar Barrio, Elixabete Etxanobe eta Leixuri Arrizabalaga.Leixuri Arrizabalaga, Kirmen Uribe eta Elixabete Etxanobe.
Beste konpromisio batzuen artean bilerea egin dabe New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoan. Bizkaiko ordezkaritzearen erakunde-bidaian euskal agintariei New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoan harrerea egingo jake; hor, Imanol Pradales lehendakaria buru dauen Eusko Jaurlaritzearen ordezkaritzea batuko jako foru-misinoari eta bilerea egingo dabe Guggenheim Bilbao Museo Fundazinoko fundatzaile eta patronatu-kideakaz batera, Mariët Westerman Solomon R. Guggenheim Museoko zuzendariagaz eta Tom Ellis Fundazinoko Patronatuaren buruordeagaz batera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!