'Cinco golondrinas', Pabellon 6ko produkzinoa, BBK Salan estreinauko da

Bizkaie! 2025-03-12 09:17   Kulturea

BBK Salaren eta Pabellon 6ren arteko lehen lankidetzea da.

Cinco golondrinas antzezlan inklusiboa aurkeztu dabe Bilboko BBK Salan. Antzezlan horren erabateko estreinaldia martiaren 15 eta 16an izango da, Bilboko Kale Nagusian kokatuta dagoan aretoan. BBK Salako eta Pabellon 6ko arteko lehen lankidetzearen barri zabaltzeko prentsaurrekoan, Koldo Bilbao BBKko Kultura arduraduna, Ramón Barea, Pabellon 6ko ordezkaria, Rakel Rodríguez Ruiz, antzerkigile eta obrearen zuzendaria, lantalde osoa eta Betitxe Saitua, erropen diseinuaren eta eszenografiaren arduraduna izan dira.

Cinco golondrinas obra inklusiboa da, dinamikoa, errealidadeari eta gaurkotasunari lotua. Ganera, fikzinotik erakusten dau desgaitasuna daben personen bizitzea, haorreen liburuen, bizipenen, esperientzien eta burruken bidez kontatuak, ondare bezela itxitakoak. Idatzi guztien testuetan oinarritzen da, baita dramaturgian be, baina, batez be, baztertuta sentiduten diran personekaz izandako berbaldietan, hitzaldietan eta alkarrizketetan.

Egileek adierazo dabenez: muntaiaren jatorritik landu dogu inklusinoa, hori izan da prozesu fase guztiarean gidea.

Pabellon 6ko Gazte Konpainiaren produkzino barria izango da, konpainia 2015ean sortu ebenetik bederatzigarrena jada. Proiektu horrek arte eszenikoetan trebatua dan eta profesionalizazinorako bidean dabilen gazte moltso bat hautatzen dau urtero; halanda ze, gazte horreek ikuskizun barria sortzeko prozesu osoan babesten ditu. Gazte Konpainiaren 2025eko promozinoa, 30 urtetik beherako bost interpretek osotzen dabe: Markel Urrestarazu, Nerea Sanz, Aritz Castillo, Nora Urdanpilleta eta Pino de Pablos.

Argiztapenaren diseinua Edu Berjak egin dau eta erropen eta eszenografiaren diseinuaz Betitxe Saitua arduratu da. Kartela, barriz, Josean Espinosak sortu dau.

Asteburu honetan BBK Salan estreinau ondoren, Cinco golondrinas martiaren 21etik apirilaren 6ra Pabellon 6 ospetsuan egongo da ikusgai.

Sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu