Kirmen Uriberen poema bat sartu dabe The New Yorker aldizkarian
2025-03-11 10:37 KultureaA century of Poetry in The New Yorker: 1925-2025 bilduman hain zuzen be.

Kevin Young, The New Yorker aldizkariko poesia editoreak, Maiatza poemea aukeratu dau A Century of Poetry in The New Yorker: 1925-2025 bilduman jarteko.
Aldizkaria sortu ebenetik (1925) bertoko orrietan argitaratutako poemen bildumea egin dau editoreak. Uriberen poemea, jatorriz, Bitartean heldu eskutik obran kaleratu zan. May Elizabeth Macklinek itzulita irakurri daiteke liburuan.
Besteak beste, bilduman ondoko artista honeen poemak dagoz: Seamus Heaney, Charles Simic, Elizabeth Bishop, Idea Vilariño, Vladimir Nabokov, Anne Sexton, Audre Lorde, Octavio Paz, Günter Grass, W G Sebald, Dorothy Parker, Cesare Pavese, Louise Glück, Sylvia Plath, W. S. Merwin, Sandra Cisneros, W. H. Auden, Amanda Gorman, Wislawa Szymborska eta Maggie Smith.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!