Bizkaia 25. Ondarearen Europako Jardunaldiak atontzen dabil

Bizkaie! 2025-03-11 08:00   Kulturea

Gaia ondare arkitektonikoa izango da.

2025ean, Ondarearen Europako Jardunaldien 25. urteurrena ospatzen da. 2001. urtean hasi ebenetik, programak urtero gai bat aukeratu dau ondarea hainbat ikuspegietatik ikerteko.

Programearen lehenengo edizinoaren gaia industria-ondarea izan zan; azken edizinoan, barriz, bide historikoak eta horreen konexinoak. Programea egin dan urte guztietan, urrian, ondare materiala eta immateriala herritarrengana hurreratzen saiatu da, eta horretarako, jarduera ugari eskaini dira, esaterako, bisita gidatuak, hitzaldiak, tailerrak eta ibilbide tematikoak. Bizkaiko Foru Aldundia dagoeneko hasi da jardunaldien programazinoa prestetan. Urtero lez, urrian izango da, gai nagusia ondare arkitektonikoa izanez.

Foru Aldundiak 25 urtez koordinatu ditu Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldiak eta Europa mailan erreferentea izateaz gan, ekimen garrantzitsuenetako bat da lurraldeko kultura eta ondare-aberastasuna sustatzeko eta haren balioa nabarmentzeko. Jardunaldien edizino bakotxean, foru-erakundeak ehundik gora erakunde, alkarte eta eragile kultural eta sozialen lankidetzea izan dau eta ekitaldia herritarren partaidetzearen eta sensibilizazinoaren erreferente bezela finkatu da. Urtero, jardunaldiak aukera bikaina dira dobako jardueren programa zabal batez disfrutetako: bisita gidatuak, hitzaldiak, erakusketak, tailerrak eta kontzertuak. Jarduera guztiak publiko guztiei zuzenduta dagoz.

Ondarera hurreratzeko eredu horren bidez, Bizkaiko historiaren ezagutzan sakondu daiteke eta etorkizuneko belaunaldientzat gorde behar dan legatuaren balioa nabarmendu.

Programazinoa

Zezeilaren 4an, Bizkaiko Foru Aldundiak gaia aurkeztu eban, Alberto Santana Kultura Ondarearen Zerbitzuko buruak Ondarea eta arkitektura Bizkaian: ikuspegi berria XXI. mendean hitzaldia emonez.

  • Martiaren 12an, 18:30ean: Los orígenes de la arquitectura en Bizkaia: del Paleolítico a la Edad del Hierro. Joseba Ríos arkeologoaren eskutik.
  • Martiaren 19an, 18:30ean: Un ejemplo de nuevos usos para el patrimonio industrial: transformar una fábrica en muse. La Encartada Fabrika Museoko teknikari konserbatzaileak emongo dau hitzaldia.
  • Martiaren 26an, 18:30ean: De hierro y de hormigón: cuando la arquitectura se liberó del muro de carga izeneko hitzaldia Joaquín Cárcamo aparejadorea, dibulgatzailea eta Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteko kidearen eskutik.
  • Apirilaren 2an, 18:30ean: Intervenciones recientes en el patrimonio construido gaiaren inguruan Acha Zaballa estudioko Cristina Acha arkitekteak berba egingo dau.


Hitzaldi guztiak Ondare Aretoan egingo dira (María Díaz de Haro, 11, 1.a, Bilbo). Sartzea librea da, leku guztiak bete arte.

Ondarearen Europako Jardunaldiei buruzko informazio guztia hemen webgunean konsulta daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu