Martxan da 'GetxoAktibaTU!
2025-03-10 13:24 KultureaUdalerriko komertzioak ikusarazoteko, sustatzeko eta bizibarritzeko.

Udaleko Ekonomia Sustapena Arloak GetxoAktibaTU! programearen beste edizio bat jarri dau martxan, udalerriko merkataritza-ardatzak ikusarazo, sustatu eta bizibarritzeko helburuaz.
Getxolaneko Ekonomia Sustapena Arloko zinegotzi Juanma Gonzalezek gogorarazo dauenez, GetxoAktibaTU!k hainbat helburu ditu: udalerriko uri-ingurunea eta merkataritza-guneak dinamizetea; tokiko talentua eta ekintzailetzea atzemotea eta personak hori konpartidu deien animatea; herritarrei jarduera-programa oso bat eskaintzea, horren bidez negozio barriak deskubriduteko eta disfrutetako eta udalerriak dituan negozioen eta profesionalen aniztasuna ikusarazoteko.
Igaz 600 personak baino gehiagok hartu eben parte GetxoAktibaTU! programearen barruan egindako jardueretan. Guztira, 65 ekitaldi baino gehiago izan ziran, apiriletik urrira bitartean egindakoak, guztiak udalerriko profesionalek, alkarteek eta negozioek atonduak. Bederatzi urteko ibilbidean, 13.000 parte-hartzaile baino gehiago izan ditu programautako 700 jarduera baino gehiagotan.
Zelan hartu parte
Dagoeneko hasi da apirileko agendarako parte-hartzaileak erakarteko fasea. Programa horretan izena emon leikie atondu nahi daben edo euren lokalean jardueraren bat daben udalerriko saltokiek, ostalaritza-establezimenduek edo zerbitzu profesionalek. Era berean, bere ezagutzak eskaini nahi dituanak, edo hitzaldi edo tailer baten bidez bateren bati ahotsa emon nahi deutsonak.
Programeari buruzko informazino gehiago 94 471 36 01 telefonoan edo getxoaktibatu@getxo.eus helbide elektronikoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!