Cristobal Balenciaga Museoak barriz edegi ditu ateak
2025-03-10 07:40 erakusketakIgor Uria da erakusketearen komisarioa.
Cristobal Balenciaga Museoak barriz edegi ditu ateak, bildumako erakusketa eta gune barrituekaz. Erakusketea museoaren bildumetan oinarritzen da eta diskurso barria aurkezten dau, sortzaileari eta haren lanari buruz gai ugari jorratzen dituen museoko bost areto nagusiak zeharkatuz.
Aurkezpena Miren Vives museoko zuzendariak, Maria Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusiak eta Urkiri Salaberria Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendariak egin dabe. Eusko Jaurlaritzako zuzendariak ondokoa adierazo dau: museoa abangoardia topetan dauen Euskadiko kultura-sistemearen parte da, iraganari zentzua emoten deutsona eta herri bezela hazten laguntzen deuskuna.
Aurtongo programazinoaren heburua Cristóbal Balenciagaren balioa azpimarratzea eta museoaren publikoarengan modaren ondarezko alderdiarekiko konzientzia eta sensibilidadea sortzea da. Horretarako, museoak jagoten dauen ondarea, sorkuntzea eta gaur egungo gizartearen testuingurua alkarlotzen dituen diskursoak prestau dira, jasangarritasuna, inklusinoa eta dibersidadea kontzeptu nagusi izanik.
Cristóbal. Balenciaga. Teknika, Materia eta Forma izenburupean, ibilbidea proponiduten da erakusketea ikusteko; hain zuzen be, bisita areto biografikoan hasten da, Cristobal Balenciagaren enpresea, bizitzea eta sormen-ibilbidea agerian jarteko eta bisitariak Getariako maisuaren testuinguru historiko eta geografikoan kokatzeko.
Une horretatik hasita, alkarren segidako lau aretoek diskurso tematikoa dabe, XX. mendeko goi-mailako joskintzearen agertokia aztertuz, baita teknikea, materia eta formea be. Holan, erakusketeak joskinaren lanaren eta haren eregin eta ondarearen inguruko hurreraketa sakon eta didaktikoagoa planteaten dau.
Museoko bildumen zuzendari Igor Uria da erakusketearen komisarioa. 90 pieza baino gehiago aurkezten ditu, baita horregaz lotutako zenbait baliabide be. Ganera, ikus-entzunezko beste baliabide batzuk be izango ditue, bideo-mapping bezela, Balenciaga silueten koherentzia sortzailearen eta bilakaerearen idea egiteko aukerea emongo dituenak.
Ganera, Ikerne Jiménez eszenografoaren eta Susana Blasco diseinatzaile eta collagegilearen esku-hartze artistikoak ikusi ahalko dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!