Bilborockek I. Sormen Proiects Arts & Musika (Spam) jardunaldiak atondu ditu

Bizkaie! 2025-03-10 09:56   Kulturea

Gazteen ekintzailetzarako aukeragune izatea da asmoa.

Bilboko Udalak Sormen Projects Arts & Musika (SPAM) Jardunaldien I. edizinoa atonu dau. Jardunaldiok martiaren 11n, 12an eta 26an egingo dira Bilborocken, Eusko Jaurlaritzearen laguntzeagaz, Udalaren Emantzipazinoari Laguntzeko Zerbitzuaren bidez (GAZ Bilbao). Topaketak kultura eta sormen-industrien (KSI) sektorean kokatzen dira, arte bisualen eremuan (ikus-entzunezkoak, argazkigintzea, eskulturea, pinturea eta ilustrazinoa) eta arte eszenikoetan (musikea, antzerkia, jantzea, zirkoa, performancea eta errezitaldiak).

Ekimenaren helburua Bilborock esparru horreetan persona eta kolektibo gazteen ekintzailetza-laborategi legez finkatzea da. Holan, jardunaldien asmoa da KSIetan gazteen ekintzailetzarako aukera-gune lez kokatzea Bilborock. Jardunaldi horreetara joaten diran personek euskal erakundeek hareen esku jarten dituen baliabideei eta programei buruzko informazinoa jaso ahal izango dabe, arlo horretan lan egiten daben beste gazte batzuk ezagutu ahal izango ditue eta sektoreko lankidetza-sareetan parte hartzeko aukerea izango dabe.

- Martiak 11:

Sektore honi zuzendutako programei eta baliabideei buruzko txostenak: Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saila, BDCC (Eusko Jaurlaritzea), KSI GUNE (Konexinoak), Bilbao Ekintza, Musika Bulegoa.
Gazte ekintzaileen arrakasta-kasuak: Nexo Malito, Bilboko gazteen aisialdian oso presente dagoan musika elektronikoko kolektibo gaztea; Grindin' kolektiboaren Gutarrak proiektua, sare sozialetan tokiko banden eta artisten euskrrazko lana ikusarazoten dauena; Agrika Bibang eta Esther Saugga, ibilbide luzeko artistak, bardintasun ezagaz eta kultura-aniztasunagaz konpromiso aktiboa dabenak; eta Imahinautak, kulturearen arloko hainbat diziplinatan barrientzako plataforma lez funtzionetan dauen diziplina anitzeko kolektiboa.

Networking. Sektoreko berrogei gaztek hausnartuko dabe zer premina eta zailtasun dituen.

- Martiak 12:

Kasu arrakastatsuak: Notredump. Tokiko eszenako proiektu artistiko eta musikalak bistaratzeko espazioa.

Networking: aurreko eguneko saioaren jarraipena. Parte-hartzaileek beren proiektuak partekatuko ditue.

Saio biak DJ saio batega amaituko dira.

- Martiak 26:

Gazteen proiektuen erakustaldia eta musikea zuzenean. Proiektu horreei podcast bat grabauko jake, beren sare sozialetan eta Bilbao Gazte-renetan konpartidu deiezan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu