Mikel Urdangarinek 'Mundua eder' abestiaren bideoklipa aurkeztu dau

Bizkaie! 2025-03-07 09:09   Musikea

Azken diskoari izena emoten deutson kantua da.

Mikel Urdangarinek Mundua eder abestiaren bideoklipa aurkeztu dau, 2024ko gabonilean argitarau eban diskoari izena emoten deutson kantua. Josu Venero zinemagilearen zuzendaritzapean, bideoklipak kantuaren esentzia islatzen dau, Urdangarinek musikearen eta poesiaren bidez transmitiduten dauen edertasuna azpimarratuz.

Mundua eder diskoa artistearen estudioko 15. lana da eta euskal musikearen erreferente nagusietako baten heldutasun artistikoa islatzen dau.

Abestiari jagokonez, Izaro Andresek parte hartu dau eta letrearen egilea Kirmen Uribe da. Bideoklipean, musika konposizinoa indartu egiten dabe Veneroren irudi iradokitzaileek eta Juan Carlos Rodriguezen argazkiek. Alkarlanean egin dabe pieza bisual eta emozional hori.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu