'Emakumeak eta Jainkosak' ibilbideko zortzi lan morez argiztatuz ospatuko dabe M8
2025-03-07 08:37 KultureaMartiaren 7ko arratsaldetik 9ra, sartzea doban izango da.

Bilboko Berreginen Museoak bere bildumako Emakumeak eta Jainkosak ibilbideko zortzi pieza argiztatuko ditu martiaren 8an, Emakumearen Nazinoarteko Egunean. Bizkaiko erakundeak zortzi protagonisten nortasuna ezagutzeko audiogida txiki bat aurkeztu dau. Autogidauta egin behar da bisitea arte klasikoaren bidez emakumeari ikusgarritasuna emon gura jako. Museoaren Bardintasun Planaren barruan sartzen da eta arte klasikoaren bidez emakumeari ikusgarritasuna emoteko balioko dau.
Ahalik eta persona gehienakana heltzeko Berreginen Museoak sartzea doban eskainiko dau 2025eko martiaren 7ko arratsaldetik martioaren 9ra, arte.
Emakumeak eta Jainkosak ibilbidea 2023ko martiaren 8an aurkeztu eben lehen aldiz. Orain Museoak bisita hau argiztapen eta audiogida barri bategaz indartuko dau M8 lako egun berezia ospatzeko. Holan, Bizkaiko erakundeak bardintasunaren aurrean dauen konpromisoa indartu eta bere Bardintasun Planaren barruko jarduerea dau.
Esangura horretan, Emakumearen Nazinoarteko Egun honetan Berreginen Museoak bere bildumea beste begi batzuekaz bisitetea proponiduten da. Emakumeak eta Jainkosak ezagutzeko, hausnartzeko, eztabaidatzeko ibilaldia da, izan be, jarduera ezin hobea da Museoa beste persona batzuekaz batera bisitetako.
Ibilaldian joandako, oraingo eta, zergaitik ez, etorkizuneko ikuspegiak, idea, eretxi eta, batez be, arte klasikoko emakume eta jainkosen ikuspuntuagaz batzen dira, gainjarritako irakurketen bidez heltzen dan ikuspuntua. Ibilbide honetan sartzea erabagiten dauenak emakumeen eta jainkosen estatuak topauko ditu, jainkosak izan daitekezan emakumeen estatuak, guztiak emakumeak diran jainkosak, emakumeen idea, jainkosen eta aurrez pentsautako ideak, jainkosen eta emakumeen mundua.
Eduki hori guztia erraz topetako modua dago QR kodeen bidez.
Gauzak holan dirala, Emakumeak eta Jainkosak honako obra honeetan zehar egingo dan bidaia parebakoa izango da:
- Quíosko Koré (gaur egun 1Sn).
- Atenea erraldoien aurka borrokan (gaur egun 0Sn).
- Zeres Mattei (gaur egun 1Sn).
- Gabiesko Diana (gaur egun 2Sn).
- Ménade (CMn biltegiratua; lekualdatu eta jarri egin beharko litzateke).
- Atenea pentsakor (gaur egun 1Sko biltegian dago; jarri egin beharko da).
- Afrodita Cnidia (gaur egun 2Sn).
- Venus Esquilina (gaur egun 2Sn).
Bilboko Berreginen Museoak urteak daroaz Bardintasun Plana lantzen, eten barik eguneratzen da eta papeletik harago doazen holako ekintzak jasoten ditu. Bardintasunaren urrean benetako konpromisoa jasoten daben jarduerak.
Horregaitik guztiagaitik, jarduerea behin-behineka izan ez daiten, Emakumeak eta Jainkosak eskuragarri dago Museoaren webgunean be, aurrerago ibilbide horrezaz gozau nahi daben persona guztientzat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!