Loraldiak gazte sormen-egonaldiko hautatuak jakinarazo ditu
2025-03-07 07:50 KultureaGuztira, 17 gaztek hartu dabe parte egitasmoan.

Loraldiak gazteei zuzendutako sormen-egonaldiaren ebazpena jakinarazo dau, gazteen euskerazko kultur-proiektuak sustatzeko ekimenaren barruan. Aurtongo deialdian 9 proposamen aurkeztu dira, horreetatik 7 proiektu hautatuz, guztira 17 gazteren parte-hartzeagaz.
Gazte sormen-egonaldia bagilaren 23tik 27ra egingo da Lekeition eta parte-hartzaileek tutoretzapeko lana, lanerako espazioak eta Lekeitioko Sormen Astearen kultur-ekintzetan parte hartzeko aukerea izango dabe. Halanda ze, Loraldiak gazteen sormena bultzatzeko espazioa eskainiko dau, hainbat kultur diziplinetan euskerazko proiektuak egiteko.
Hautatutako proiektuak
Ondoko honeek dira sormen-egonaldia egingo daben zazpi proiektuak eta lantzen dituen diziplinak:
- Irhitzi. Maddi Etxeberria. Musikea eta Literaturea.
- Zitekeenaren galdera batzuk. Gari Arambarri. Ikus-entzunezkoa eta Gidoigintzea.
- Ibiltariak kaleetan zehar. Oier Agirre, Maite Gandia, Nerea Sanz eta Hekthor Briñas. Kale antzerkia, Musikea eta Performancea.
- Harremanak. Lide Arrieta eta Noa Andueza. Literaturea.
- Amultsuki. Joane Zarragoitia, Antia Lopez eta Jone Muruzabal. Musikea.
- Ximurrak. Gontzal Royuela. Teatroa eta Dramaturgia.
- Bertikaltasunetik haratago. Nora Urdanpilleta, Markel Urrestarazu, Pino de Pablos, Nerea Sanz eta Aritz Castillo. Teatroa, Jantzea eta Performancea.
Proiektu hautatuak hainbat diziplina sortzaile gazteen sormen prozesuak sustatzea dau helburu, esaterako musikea, literaturea, antzerkia, ikus-entzunezkoak eta performancea. Egonaldian zehar, parte-hartzaileek euren proiektuak egin ahal izango ditue, sortzaile profesionalen tutoretzapean.
Gazte sormen-egonaldia Loraldiaren ekimena da eta ondoko laguntzaile honeek sustatu dabe: Lekeitioko Udala, Naiz irratia eta Laboral Kutxa. Bizkaiko Foru Aldundiak ekimena babesten dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!