Ignacio Ellacuria 2024 Saria hartu dau UNRWA Palestinako Errefuxiatuentzako Nazino Batuen Agentziak

Bizkaie! 2025-03-06 09:11   Kulturea

UNRWAri 75 urtez izan dauen konpromisoa, ibilbidea eta dedikazinoa autortu deutse.



Imanol Pradales lehendakariak nabarmendu dauenez, inoiz baino gehiago, Euskal Autonomia Erkidegoan bakea, demokrazia, giza eskubideak eta bizitea defendidtenn ditugu balio goren eta besterenezin lez. Lehendakariak Garapenerako Lankidetzako Ignacio Ellacuria 2024 Saria emon deutso UNRWA Palestinako Errefuxiatuentzako Nazino Batuen Agentziari. UNRWAk Jordaniako Hezkuntza programan arduradun dauen Oroba Al-Mousak jaso dau saria. Eusko Jaurlaritzeak hitzarmena dauka programa horregaz, Palestinako errefuxiatuei eskaintzen jaken Lanbide Heziketea eraldatzeko. Hautagaitzea UNRWA Euskadi GGKEk proposatu eban.

Pradalesegaz batera, Hezkuntzako sailburu Begoña Pedrosa eta eLankidetza – Lankidetzarako eta Alkartasunerako Euskal Agentziako zuzendari barri Javier Cortes izan dira.

Saria emoteko ekitaldian, UNRWAren lanaren garrantzia eta erakunde honek Ignacio Ellacuriak defendidutako justizia eta alkartasun-printzipioakaz bat egiten dauela azpimarratu dabe. Esangura horretan, Pradalesek UNRWA zoriondu eta agentziaren lana eta balioak autortu ditu. Arduratuta agertu da nazinoarteko jazoeren larritasunagaitik eta gatazken biktimen deshumanizazinoa salatu dau: emoten dau mundua norabide kezkagarria hartzen dagoala, inoiz baino gehiago, EAEn bakea, demokrazia, giza eskubideak eta bizitza defendiduten ditugu balio goren eta besterenezin lez eta horixe egin dau UNRWAk 1949tik: miloeka personaren duintasuna eta osotasuna babestu eta horreei aterpea, osasun-arretea, hezkuntzea eta oinarrizko zerbitzuak emoten.

Lehendakariaren eretxiz, UNRWAgaz, gizarte palestinarragaz, herritarrakaz eta beste gobernuakaz alkarlanean jarraituko dogu, bizi ditugun garai nahasietan lankidetzan eta alkartasunean sinisten dogu.

Epaian, epaimahaiak erakunde sarituaren lana nabarmendu nahi izan dau, Palestinako herriagaz 75 urtez izan dauen konpromiso, ibilbide eta dedikazinoagaitik, eten barik gatazkak izan diran testuinguru; era berean, Palestinako herritarrentzako justizia eta giza eskubideen alde egiten dauen zuzeneko lanaren alderik gizatiarrena be nabarmendu dau. Epaimahaiak ondorioztatu dau UNRWAk Ignacio Ellacuria 2024 Saria jasotea merezidu dauela, desagertzeko dauen benetako arriskuagaitik, izan ere, horrek Palestinako biztanleei babes-eskubidea kentzea eta hareen lur eta etxeetara bueltetako eskubidea kentzea ekarriko leuke, Agentziak biz dauen kriminalizazinoa aitatuz.

Palestinako errefuxiatuei babesa

UNRWA Nazio Batuen Batzar Nagusiaren agindupean sortu zan 1949an, laguntza eta babes-programak sustatzeko. Hasieran, aldi baterako sortu zan baina, 75 urteren ondoren, Agentziak lanean jarraitzen dau palestinar errefuxiatuen ondoizaterako, giza garapenerako eta babeserako zerbitzuetan. Palestinar horreek 6 miloe pertsona inguru dira.

Gaur egun, Agentzia Jordania, Libano, Siria eta Palestinako lurralde okupatuan —Gaza eta Zisjordania, Jerusalem Ekialdea- dabil. UNRWAk zuzenean eskaintzen ditu hezkuntzea, osasun, gizarte, mikrokreditu, kanpamenduen azpiegitura eta hobekuntzea, errefuxiatuen eskubideen babes eta laguntza humanitario eta larrialdiei lotutako oinarrizko zerbitzuak. Danetara, 33.000 langile ditu eta horretatik % 99 palestinarrak dira.

Laguntza humanitarioaren oinarrizko zutabea

Hautagaitza hau Agentziarentzako momentu kritikoan heldu da. Gazan izandako erasoak inflexino-puntua markau dau luze irauten dauen krisi honetan. 42.000 persona baino gehiago hil ditue, baita 12.000 ume be eta 99.000 lagun baino gehiago zauritu. Kopuru horren barruan 986 osasun-langile, 168 kazetari eta Nazio Batuetako 235 kide daude, gehienak UNRWAkoak.

Alkartasuna Palestinagaz

Ignacio Ellacuria Saria UNRWAk euskal erakunde publikoen aldetik —tartean Eusko Legebiltzarra, GKEak eta mobimentu sozialak— jaso dauen babesaren emoitzea da, izan be, 2006tik, UNRWA Euskadi beste euskal eragile batzuekaz batera dabil lanean, gizarteari Palestinako errefuxiatuen egoerearen barri emateko eta ekintza humanitarioko, larrialdiko eta garapeneko proiektuak finantzietann jarraitzeko.

Esangura, azken urteetan, Agentziak Eusko Jaurlaritzearen finantziazioa jaso dau, batez be, eLankidetzarena, Gazako krisi humanitarioari erantzuteko, Libanon errefuxiatutako emakume palestinarrak ahalduntzeko, Sirian errefuxiatutako herritarren oinarrizko beharrak asetzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoan sensibilizazino-ekimenak egiteko. Gainera, eLankidetza eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzea Nazino Batuen Agentziagaz batera dabil, Jordanian beren Lanbide Heziketako Programea indartzeko ekimen bateratuan.

Lankidetza eta alkartasun-saria

Ignacio Ellacuria Sariak 1989an El Salvadorren militarrek hil eben euskal filosofo eta teologoaren izena daroa. Euskal Autonomia Erkidegotik edo beste herrialde batzuetatik, bardintasunaren, herrien arteko justiziaren eta munduko pobrezia gainditzearen aldeko ekintzak jorratzen dituen erakunde, talde edo personei emoten jake sari hori. Eusko Jaurlaritzeak emoten dau, eLankidetza - Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren bitartez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu