Dokumentategiko liburu, artxibo eta argazkiak erabilgarri jarri ditu Gerediaga Alkarteak

Bizkaie! 2025-03-05 11:12   Kulturea

Argazki zaharrak hamabostean behin sare-sozialetan (Instagram/Facebook) bistaratuko ditue.

Latsarria (Elorrio). | Ikusi handiago | Argazki originala

Gerediaga Alkarteak 60 urte beteten ditu aurten. Orain arte alkarteak batutako liburu, liburuxka, ikerketa lan, aldizkari, eskuizkribu eta argazkiak digitalizetako egin dan lanari ikusgarritasuna emoteko asmoagaz, Dokumentategiko materiala erabilgarri jarri eta mailegutzan hartzeko sistemea martxan ipini dau, salbuespenak tarteko (dokumentu oso zaharrak badira, edota argazkien kasuan dohantzan emon dituenak erabilera mugatua badau).

Guztira, eskuragarri 2576 liburu, 66 liburuxka, 63 ikerlan, 226 aldizkari eta 2067 argazki dagoz. 2025ean, dokumentategian bistaratuko diran argazkien kopuruak gora egin dau, izan be, azken bi urteetan dohantzan jasotako funts batzuen digitalizazino prozesua amaitzear dago. Amaitutakoan, dokumentategian ikusgai jarriko dira.

Argazki zaharren kasuan, sare sozialen bitartez zabalkundea egingo da. Hamabostean behin, alkartearen Instagram eta Facebook kontuetan argazki bat zabalduko da eta, kasu batzuetan, falta dan daturen bat eskuratzeko dei zehatza egingo jake bisitariei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu