Mursegok edegiko dau BilbaoPoesia Literatur Jaialdia

Bizkaie! 2025-03-05 08:40   Kulturea

Martiaren 14an, Bidebarrietako Liburutegian.

Bilboko Udalak atondutako XXVI. BilbaoPoesia Literatur Jaialdia martiaren 14tik 22ra arte izango da, Bidebarrietako Liburutegian. Programean, ibilbide ezaguna daben poeta eta artisten ordezkaritzea izango da.

Poesia ardatz nagusitzat hartuta, Jaialdiak literatura eta musika-programazino zabala eskainiko dau. Ganera, Euskadiko, Estaduko eta nazinoarteko literatura-munduko persona ezagunak batuko ditu udaleko kultura-espazioaren agertoki ganean.

Kontuak kontu, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotziak eta Begoña Morán BilbaoPoesiako zuzendariak aurkeztu dabe programazinoa. Adierazo daben bezela, Jaialdiak Blas de Otero Eguna ospatuko dau, martiaren 15ean, Gontzal Mendibil euskal kantariaren kontzertu bategaz. Horrezaz gan, Poesiaren Munduko Egunean, martiaren 21ean, Bidebarrietako Liburutegian Lauren Mendinueta kolonbiarraren, Jessica Zuan suitzarraren eta Miren Agur Meabe euskaldunaren poesia errezitaldia izango da.

Literatur topaketetan, barriz, ondoko honeek izango dira, besteak beste: Harkaitz Cano, Fernando Chivite, Laura Sam, Tere Irastortza eta Manuel Gerena.

Programazinoa

Ekitaldi guztiak Bidebarrietako Liburutegian izango dira 19:00retan. Martiaren 15, 16 eta 22ko ekitaldiek 5 euroko kostua izango dabe. Programautako ganerako ekitaldiak doban izango dira, baina aldez aurretik konbitak erreserbau beharko dira Bilbao Kulturaren webgunean.

  • Sukramarkus, Mursego. Martiak 14, barikua, 19:00retan.
  • Blas de Oteroren Eguna: Gontzal Mendibilen kontzertua poeta bilbotarraren akorduan. Zapatua, martiak 15, 19:00retan.
  • Spoken Word: Laura Sam. Martiak 16, domeka, 19:00retan.
  • Hitzen bidaia poesia errezitaldia. Parte-hartzaileak: Isabel Bono, Fernando Chivite eta Pablo Garcia Casado. Martiak 17, astelehena, 19:00etan.
  • Voces de la peninsula poesia errezitaldia. Parte-hartzaileak: Harkaitz Cano, Berta Piñan, Laia Noguera eta Rui Teixeira. Martiak 18, martitzena, 19:00etan.
  • Ikuspegiak eta bertsoak poesia errezitaldia. Parte-hartzaileak: Sara Herrera Perala, Aroa Moreno, Ben Clarck eta Tere Irastorza. Martiak 19, eguaztena, 19:00etan.
  • Sutarako lekuak poesia errezitaldia. Parte-hartzaileak: Luis Muñoz, Amalia Iglesias eta Maribel Andres. Martiak 20, eguena, 19:00etan.
  • Poesia errezitaldia. Parte-hartzaileak: Lauren Mendinueta, Jessica Zuan eta Miren Agur Meabe. Martiak 21, barikua, 19:00etan.
  • Flamenko kontzertua: Manuel Gerena. Martiak 22, zapatua, 19:00etan.

Programautako errezitaldi guztiak streaming bidez be jarraitu ahal izango dira hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu