2.000 ikusle izan dira 18. Gutun Zurian

Bizkaie! 2025-03-04 12:13   Kulturea

Sorkuntzearen inguruko pensamenduaren eta berbearen topagunea izan da.

18. Gutun Zuriak ia 2.000 persona baino gehiago batu ditu eta 50 egilek eta profesionalek parte hartu dabe Gutun Zuria Proren jardunaldietan.

Azkuna Zentroa sorkuntza garaikidearen inguruko pensamendu, berba eta topaketearen irakaspen bihurtu da, letrak eta berbak ardatz dituala.

Urtero lez, Gutun Zuria berbak liburuetako orrien mugak gainditu, eta hartu-emonetan jarten da ganerako diziplina artistikoakaz. Jaialdiari hasierea emoteko, BBK Gutun Zuria Bilbao Sarien banaketa-ekitaldia egin zan, Amoranteren kontzertuagaz batera. Aurton, makila tradizinonala Itxaro Bordak (Baiona, 1959) haren ibilbide oparoagaitik eta euskal literatureari egindako ekarpenagaitik; eta Leila Guerrierok, idazle argentinarrak, Latinoamerikako kazetaritza narratiboko idazle handienetakoak, jaso zituen.

Azkuna Zentroko Auditorioa eta Bastida Aretoa Jaialdiaren topaguneak izan dira. Horreetan, hogei egile baino gehiagok euren prozesuei, motibazinoei, gaiei eta bizitza ikusteko eta kontetako moduari buruz berba egin dabe.

Ganera, Euskal Herriko testuinguruko hainbat egilek hartu dabe parte jaialdian, Joseba Sarrionandiak, esaterako, Oihane Amantegi Uriartegaz batera, euskeraz idaztea zer dan esplikau eban. Itxaro Bordak, Aurélia Lassaque okzitanierazko idazleagaz batera, testuinguru globalean hizkuntza gitxituetan idazteak dakarren erronkeari heldu eutsen. Euskal idazleen arteko hirugarren berbaldian Miren Amuriza eta Lizar Begoña izan ziran protagonista, hizkuntzearen erabilera bereziei, hartu-emon afektiboen joskerea barriei eta mundu prekario bateko hondakinei buruz berba egin eben.



Gutun Zuria eta berbea

Gutun Zuria fikzinoaren, poesiaren, saiakerearen edo nobelearen bidez berbearen urteroko topagunea da. Testuinguru horretan kokatu dira Jaialdiaren programako alkarrizketak, topaketak eta jardunaldi profesionalak. Publikoak Sabina Urraca eta Rosario Villajos idazleen arteko topaketan parte hartzeko aukerea izan eban.

Azpimarratzekoa da Carmen Estrada ikertzaile neurozientzialari eta filologoaren presentzia, baita Miguel Brievak (Malpaso, 2019) ilustrautako La Odisea lanaren itzulpenaren eta egokitzapenaren egilearena be.

Mª Angeles Fernandez eta Jairo Marcos, testu eta argazkien bidez istorioak kontetan esperientzia luzea daben freelance kazetariek, Maddi Barber euskal zinemagileagaz berba egin eben, besteak beste, urtegi bat eregiteagaitik itxi behar izan zituenen Memorias ahogadas obreari inguruan (Pepitas de Calabaza, 2024).

Lola López Mondéjar idazle eta psikoanalisteak eta Manuel Cruz filosofoak kapitalismo digitalaren ondorioez berba egin eben; eta, gaur egungo narratibearen esparruan, Andrea Fernández Platak eta Stefanía Carok haren eleberrien inguruan ibili dira.



Gutun Zuria Pro

Goizetan, topaketek eta eztabaidek espazio profesionalena hartu eben ardatz: liburuaren kateko hogeita hamar bat eragilek sektorearen erronkei heldu eutsien: Pepitas de Calabaza, Periférica eta Astiberri lako argitaletxeetatik Katixa Agirre, Rosario Villajos eta Leila Guerriero idazleak; ilustrazinoaren munduko profesionalak, Arrate Rodríguez, Sara Morante, Andrea Ganuza eta Onda Fosch kasu; Garcinuño, Agprograf eta Cosmos Gráfico lako inprentak; No soy sibilia, Código nuevo eta Libros del K.O lako sare sozialetako eduki sortzaileak (edo bookstragrammers); jaialdi eta azoken atontzaileak Juan Insua (Kosmopolis), Begoña Morán (BilbaoPoesía), Sheila Cremaschi (Hay Festival España) eta Luis Posada (Festival Eñe) kasu; eta Punzadas Sonoras podcasta, jardunaldietako baten sarrera eta ondorioak egin dituana.

Kontuak kontu, jaialdian artearen aukera narratiboak ezagutzeko irakurketa performatiboak eta saiakera edegiak ikusi ahal izan dira; aurkezpen editorialak, ikastaroak eta tailerrak hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu