Elsa Castillo, Kaikuko emakumezko lehenengo presidentea

Bizkaie! 2025-03-04 11:14   Pil-pilean

Kaiku kooperatiban, gaur egun, bazkideen % 30 emakumezkoak dira.

Elsa Castillo aukeratu dabe Kaiku kooperatibako presidente eta kooperatibearen historiako lehen emakume presidentea izango da, beraz. Nafarroako abeltzain hau Azkoiengo (Nafarroa) familia-ustiategia zuzentzen dauen laugarren belaunaldiko kidea da. Lidergo-aldaketa irudikatzeko ez eze, aniztasunaren aurrean konpromisoa izateko eta sektore horretan emakumeen parte-hartzea bultzatzeko be, Kaiku kooperatibako presidente izentau dabe. Gogoratu Euskadin batzen dan esnearen % 78 produziduten dauela Kaikuk. Presidente barriaren izentapenari esker konpainiak mugarri historikoa lortu dau bere historian, sektorean beste urrats bat egin baitau genero-bardintasunerantz: orain dala urte batzuk arte, emakumeak abeltzaintzan eban zeregina laguntzekoa izaten zan, zereginetan laguntzekoa; duda barik, hori lan handia da, baina ikuspen gutxikoa. Halan da be, gaur egun, gero eta ohikoagoa da baserria emakumeek zuzentzea, eurak izatea agiriko arpegia, eta horretan aurrera egiten jarraitu behar dagu, ikusgarritasuna eta autortzea lortzeko. Gaur egun, Kaiku kooperatiban zuzendaritza-postuen % 50 emakumeek beteten ditue, jakinarazio dau Castillok. Sektorea gehienbat familiarra izanik, Elsa Castillo bere familiaren abeltzaintza-ustiategiagaz lotuta egon da txikitatik. Enpresa pribatuan trebatu eta lan egin ondoren, ez egoan erabat pozik eta 28 urtegaz, familia-negozioan probetea erabagi eban; orain bere ahizteagaz batera zuzendu eta ez dau atzera bueltarik: Kaikuko abeltzaina izatea ez da lanbide bat, biziteko modu bat baino. Nire aitita izan zen gure eskualdean behiak askatu zituan lehenengoa eta aita aurrendarioa izan zen genetikan eta nutrizinoan. Guk hareen urratsei jarraitu deutsegu, baita modernidade-ukitua emonez ganadua manejetako moduari be, azaldu du Elsak.

Lehen sektoreari eusteko, lana sortzeko eta ingurune naturala modu jasangarrian jagoteko helburuagaz, Kaiku kooperatibeak 300 ustiategi baino gehiago ditu Euskadin eta Nafarroan, esnea batzen, eraldatzen, biltegiratzen eta garraiatzen dabenak. Eskualdean batzen dan esnearen % 78 kudeatzen dau.

Sektoreak aurrean dauen erronka nagusietako bat belaunaldien arteko erreleborik eza da eta, horren ondorioz, datozen urteetan ganadutegi ugari itxiko dira. Kaikuk sendo jarraitzen dau sektoreari merezidu dauen autorpen soziala emoteko erronkeagaz eta, aldi berean, bere markea kokatzen be jarraitzen dau, gazteenen artean erreferentzia izan daiten: behar bezela balioetsi behar dira bai abeltzain izateak eskatzen dauen ahalegina eta sakrifizioa, baita landa-inguruneari egiten deutsagun ekarpena be. Belaunaldiz belaunaldi iraun dauen lanbide honi eutsi nahi badeutsagu, gizarteari jakinarazo behar deutsagu etorkizunera begira kalidadeko eta hurbileko produktu baten alde egin behar dala eta, batez be, proiektu sendo eta jasangarri bat dauen produktu baten alde ziurtatu dau Castillok: horregatik guztiagaitik, Kaiku Baserria sortu dogu: jentea hezteko asmoz publikoari edegitako lehen baserria. Kaiku Baserriak KM0ko litro bat esneren atzean zenbateko ahalegina dagoan erakusten dau eta abeltzain-familiek behiak eta ingurumenaren aurrean errespetuz lan egiten dabela, jasangarritasuna, teknologia eta azpiegitura modernoak erabiliz nabarmendu dau Elsak.

Kaiku

300 baserri inguru ditu eta 800 behargin dabiz esnea batzen, eraldatzen, biltegiratzen eta garraiatzen. Urtean 227 miloe litroko bolumena kudeatzen dabe. Kooperatibea 50eko hamarkadan jaio zan eta hainbat mendetan oinordetzan jasotako lana egiten jarduten dau, lurreko jarduera nagusietako bati eutsiz. Industria eraldatzaile baten parte danez, balio-kate osoa integretan dau bere jardueran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu