'A pesar de todo' antzezlanak edegiko dau Errekaldeko XII. Umorezko Antzerki Erakustaldia
2025-03-04 10:03 KultureaLegaleon-T & Monstrenko konpainiaren obrea da.

Bilboko Udalak Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakusketearen XIII. edizinoa jarri dau martxan. Parte hartuko daben lau konpainien antzezlanak auzoko Udaltegian izango dira, martiaren 7tik 28ra arte.
2025eko edizinoan Euskadiko hiru konpainiak (Legaleon-T & Monstrenko; Las Katastrofen eta Anodino Teatroa) eta Madrilgo batek (Joan Estrader) hartuko dabe parte. Sartzea libre izango da, konbidapenagaz, lekua bete arte.
Konbidapenak ordubete lehenago jaso beharko dira Udaltegian eta persona bakotxak gehienez sarrera bi eroango ditu.
Programazinoa
- Martiak 7, arratsaldeko 19:00retan. Legaleon-T & Monstrenko: A pesar de todo.
- Martiak 14, arratsaldeko 19:00retan. Las Katastrofen: Beste bat (Euskeraz).
- Martiak 21, arratsaldeko 19:00retan. Joan Estrader: Sal.
- Martiak 28, arratsaldeko 19:00retan. Anodino Teatroa: Obsoletus (Euskeraz).
Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren helburua kultur eszenea deszentralizetea da, uriko auzoetara hurreratzeko, tokiko konpainien lana bultzatzeko eta, ganera, herritarrei kalidadeko programazino eskaintzeko. Halanda ze, urte osoan zehar, euskerazko jarduerak sustatzen dira. Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoaren ekintza-ildoakaz bat datorren proiektua da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!