Nazinoarteko Arte Garaikidearen azokea hemen da
2025-03-04 07:50 KultureaARCO Madrid azokara joan dira euskal agintariak hemengo artea balioan jarteko.

Ibone Bengoetxea, lehen lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua, ARCO Madrid - Nazinoarteko Arte Garaikidearen azokako edegierara joango da, martiaren 5etik 9ra bitartean azokan parte hartuko daben euskal artista eta galeristei babesa emoteko.
Lehen lehendakariordeagaz batera, Etxepare Euskal Institutuko Irene Larraza, Zuzendaria, eta Imanol Otaegi, Kultura zuzendaria joan dira Madrilgo ARCO nazinoarteko azokara.
Madrilgo ARCO arte garaikidearen merkatuko plataforma nagusietako bat da, aurtengoa, 44. edizinoa, hain zuzen be. Danetara, 36 herrialdetako 214 galeriek hartuko dabe parte (71 nazinokoak eta 143 nazinoartekoak) galerista, bildumagile, artista eta komisarien topagune garrantzitsu honetan
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!