Iurretak landa-eremuko emakumeak omenduko ditu Martiaren 8ko egunaren harian

Bizkaie! 2025-02-28 08:07   Kulturea

Iurretako Landa Eremuko Emakumeak. Atzo, gaur eta bihar.

Iurretako Udaleko bardintasun arloak, Anderebide Iurretako Emakumeen Alkartea, Auskari Ijorretako Gazte Feministeak, Goiuriako Ama Nagusien alkartea eta Ibarretxe Kultur Etxeko erabiltzaileakaz alkarlanean, programazino berezia atondu dau Emakumeen Nazinoarteko Egunaren barruan.

Programearen aurkezpenean, Zorione Fundazuri Bardintasuneko zinegotziak aditzera emon eban lehenengo jarduerea, martiaren 8a ikusgai jartea helburu dauena, martxan dala. Jarduera hau mezu bat idazteko oihalezko zati bat hartu eta martiaren 3an bueltan eroatean da, Askondo apaintzeko. Erretalak eskuragarri dagoz daborduko Ibarretxe Kultur Etxean.

Bestalde, martiaren 7an, Anderebide Iurretako Emakumeen Alkarteak egindako dokumentalaren lehen zatia proiektauko da. Dokumentalean Iurretako landa-eremuko emakumeen testigantzak jaso dira eta familia eta baserria aurrera eroaten lan egin daben emakume horreen bizipenak eta esperientziak babestea dau helburu.

Anderebide Iurretako Emakumeen Alkarteko ordezkari Ana Urkidik azaldu dauenez, Iurretako Landa Eremuko Emakumeak. Atzo, gaur eta bihar proiektuak dokumentala eta liburu bat batzen ditu 22 emakumeren testigantzetan oinarrituta. Horreetako hamaikak igarotako ez hain urrun batera eroaten gaitue eta euren amek eta eurek baserrian lanean zelan bizi izan daben kontetan deuskue; beste hamaikak, barriz, gaur egun baserriagaz lotuta dabenen bizi-proiektua zelakoa dan eta etorkizuna zelako izan daitekeen kontetan deuskue: gauza apala egitea nahi genduan, baina, azkenean, 22 emakumeren laguntzea izan genduanez, zati bitan egitea erabagi zan. Lehenengoan, aurreko emakumeen bizipenak ezagutuko ditugu eta bigarrenean, barriz, zelakoa dan gaur egun baserriaren egunerokotasuna eta etorkizunak zer ekarriko deuskun. Urkidik eskerrak emon deutsee emakume guztiei parte hartzeagaitik. Horreetako bi aurkezpenean egozan eta dokumentalean bizi izandakoaa kontau dabela adierazo eben.

Proiektuak aurtengo egutegian be eragin dau eta Iurretako Udalaren sormen-bekearen dirulaguntzea jaso dau, bai eta Iurretako Kofradien eta Iurretako Smurfit Westrock eta Furesa enpresen laguntzea be. Martiaren 20an, dokumentalaren bigarren zatiaren proiekzinoagaz batera, Iurretako landa-eremuko emakume guztiei omenaldia egingo jake eta euren sakrifizio, ahalegin eta ondarea eskertuko jake.

Ganerako jardueren artean ez dira faltako martiaren 7ko adierazpen instituzionala eta Auskari Ijorretako Gazte Feministeak atondutakoo martiaren 8ko Baflepoteoa eguerdiko 12:00etan. Egun horretan bertan emakumeen bazkaria egingo da Aboro Jatetxean, musikaz girotua Anderebide Iurretako emakumeen alkartearen eskutik eta hamaiketakoa DJ bategaz nagusien zentroan 19:30etik aurrera. Bazkarira joateko autobusak 14:00etan urtengo dau Maspetik eta bueltea 19:00etarako aurreikusten da. Informazino gehiago nahi izan ezkero, hartu-emonetan jarri beharko da Anderebide Iurretako Emakumeen Alkarteagaz 616 49 05 06 telefonoan eta anderebide@gmail.com helbide elektronikoan.

Egitarauan Emakumeak eta literatura barriketaldia egingo dabe Josune Muñozek eta Jasone Osorok martiaren 13an, arratsaldeko 18:30ean. Dokumentalaren proiekzinora zein Emakumeak eta literaturea barruketaldira joateko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena emotea 946 215 372 telefonoan , 688 696 503 (WhatsApp), edo gizarte-ongizate@iurreta.eus helbide elektronikoan dokumentalaren kasuan eta 946 812 726 telefonoan, 688 863 736 (WhatsApp) eta biblioteka@iurreta.eus helbide elektronikoan barriketaldirako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu