Naroa Elizalde pelotaria hil da

Bizkaie! 2025-02-27 07:50   Kirola

Ados Pilota Klubaren sortzaileetako bat izan zan.

Naroa Elizalde (Ados Pilota). | Ikusi handiago | Argazki originala

Naroa Elizalde pelotari nafarra 27 urte zituala hil da, gaixotasun bati aurre egin ezinik. 

Txikitatik, haren amesa pelotaria bihurtzea zan, halanda ze, 6 urtegaz ekin eutson ibilbideari. Hori bai, 12 urte zituala, erretiroa hartzea erabagi eban, emakumeentzako egoan aukera falteagaitik.

Urte batzuk geroago, Emakume Master Cupen parte-hartu eban eta aurrerago, Ados Pilota Klubaren sortzaileetako bat izan zan. 

Igaz, Maite Ruiz de Larramendi Mujika bikoteagaz, Bertso Pelota Txapelketea irabazi eban. Oraintsu dabiz txapelketa horren laugarren edizinoa jokatzen eta kartelaren irudia Naroa da. Hari indarra emoteko keinua zan.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu