2025/04/02 - 2025/04/04
Bilboko Euskalduna Jauregian. | JardunaldiakBasque Circular Summit 2025
.
Ihobe – Eusko Jaurlaritzako soziedade publikoak atondutako biltzarrean industria eta ingurumenaren arloko 800 aditu eta profesional baino gehiago batuko dira, eredu ekonomiko zirkularrera zuzendutako transizinorako oinarrizko gaiak jorratzeko.
BCS2025en gai nabarmenen artean, honako honeek dagoz:
- Ontzien eta ehungintzearen sektoreko erronkak eta aukerak.
- Europako Itun Berdearen eboluzinoa, Itun Industrial Garbira zuzendua.
- Lehengai kritikoen eta eraikuntzako material jasangarrien garrantzia.
- Ekodiseinuari buruzko europar Erregelamendu barriaren eragina.
- Produktuaren Pasaporte digitalaren inplementazinoa eta konponketarako eskubidea.
- Finantza jasangarrien eta hondakinen kudeaketearen arloko jokerak.
- Greenwashingaren kontrako burrukea eta inbersinoak eragin positiboa daben proiektuetara berrorientetea.
Informazino gehiago hemen.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!