'Budapesteko paper gaineko maisulanak' erakusketea aurkeztuko dau Guggenheim Bilbao Museoak
2025-02-26 08:25 KultureaZazpi mendetan zehar egindako marrazki eta estanpei buruzko ikuspegi zabala eskainiko dau.

Zezeilaren 27an, eguenean, Guggenheim Bilbao Museoak Budapesteko paper gaineko maisulanak erakusketea aurkeztuko dau. Bertan, zazpi mendetan zehar egindako marrazki eta estanpei buruzko ikuspegi zabala eskaintzen da, XV. mendetik gaur egunera arte eta artista handien lanak batu ditue, besteak beste, Albrecht Dürer, Leonardo da Vinci, Rafael, Rembrandt, Francisco de Goya, Miklós Barabás, Henri de Toulouse Lautrec, Pablo Picasso, Egon Schiele, Victor Vasarely, Vera Molnar, Judit Reigl, Dóra Maurer, Georg Baselitz, Katharina Grosse eta Gerhard Richter.
Komisarioak: Kinga Bódi eta Marta Blàvia.
2025eko zezeilaren 28tik maiatzaren 19ra arte zabalik egongo dan erakusketa hau Guggenheim Bilbao Museoaren eta Budapesteko Arte Ederren Museoa–Hungariako Galeria Nazionalaren arteko lankidetzeari esker atondu da.
Egitaraua
- Zezeilak 26
18:00: Inaugurazinoko berbaldia Museoko Entzungelan: Kinga Bódi, Budapesteko Arte Ederretako Museoaren Estanpa eta Marrazki Bildumako arduraduna eta Marta Blàvia, Guggenheim Bilbao Museoko arte-arduraduna, erakusketearen inguruan egingo dabe berba.
- Zezeilak 27
10:30: Prentsaurrekoa Entzungelan eta, ondoren, erakusketara bisitaldia. Bertan izango dira: Kinga Bódi eta Marta Blàvia, komisarioak; László Baán, Budapesteko Arte Ederretako Museoko Zuzendari Nagusia eta Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!