Euskal sorkuntzearen erdigunea Kolonbian

Bizkaie! 2025-02-25 10:29   Kulturea

Euskal Herrian egindako musikea, jantzea eta antzerkiaz disfrutetako aukerea izango da Bogotan.

Ezpalak (Facebook). | Ikusi handiago | Argazki originala

Egitasmo horren bidez, datozen hilebeteetan euskal sorkuntzea deskubriduteko eta Euskal Herrian egindako musikea, jantzea eta antzerkiaz disfrutetako aukerea izango dau Bogotako publikoak, uriburuko antzoki nagusietako baten.

Euskal Leihoa Egoitz Sanchezek edegiko dau, bagilaren 6an, Erreka Mari (Cola de Pez) antzezlanagaz.

Egoitz Sánchezen bizitzea barrikusten daben memoria, erreferentzia eta akorduen buztarketea da: estereotipo mediatikoak, bullyinga eta umezaroan emoten dan hipersexualizazinoa, 90 harmakadako Euskadin eta mundu osoan behin eta barriro ikusten dana.

Bagilaren 6 eta 7an taularatuko dau obrea, Doña Perfectita konpainiagaz.

Jantzea, Osa+Mujika konpainiaren eskutik helduko da Bogotara, halanda ze, Suddenly III piezea garagarrilaren 4an eta 5ean izango da Teatro Mayorren.

Lengoaia koreografiko bizia dauen eta mobimendu energetikoez eta irudiz beteta dagoan obra bisuala da Suddenly III . Horreen helburu nagusia irudi guzti horreek ikuslearen memorian gelditea da.

Sigma Project taldeak Ventana Vasca fokuari amaierea emongo deutse urriaren 26an, musikaz jantzita. Andres Gomis, Angel Soria, Alberto Chaves eta Josetxo Silguero musikariek osotzen daben Sigma Project saxofoi laukoteak, Noguera, Juan Antonio Cuéllar eta Rodolfo Acosta konpositore kolonbiarren (Teatro Mayor Orejak komisinonatuak) lanak batzen dituan proiektu diskografikoa aurkeztuko dabe.

Ezpalak, Bogotan

Ezpalak taldeak Bime Bogotaren hurrengo edizinoan parte hartuko dau, 2025eko maiatzaren 6tik 9ra, Basque. Music. plataformak atondutako showcasean

Ezpalak 2024ko udagoienean argitaratu eban Gatza, haren laugarren diskoa. Patana Records zigiluagaz autoeditau daben lehena da eta 2025eko apirilean hasiko dabe aurkezpen birea. Kolonbiako uriburuan, maiatzaren 6an izango dira.

Basque. Music. Musika Bulegoak koordinetan dauen eta Etxepare Euskal Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoa dauen egitasmoa da. Horren helburua da euskal sormen, kulturea eta arte-eszenatokiaren eta haren kulturea eta sormen-industrien nazinoarteko sensibilizazinoa eta ikusgarritasuna areagotzea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu