Bizkaialde Fundazinoak 25 urte bete ditu eta Bizkaiko kirolagazko konpromisoari eutsi deutso

Bizkaie! 2025-02-25 08:00   Kirola

1.000.000 euro bideratu ditu hainbat kirol-modalidadetako 29 klub eta 35 talde babesteko.

Bizkaialde Fundazinoak 25 urte bete ditu eta ohiko topaketa egiteagaz batera ospatu dau, lurraldeko kirol-arloko ordezkaririk garrantzitsuenak batuta. Fundazinoaren parte aktibo diran 19 enpresak, 29 klubek eta 35 taldeetako ordezkariek hartu eben parte ekitaldian.

Bizkaia Frontoia izan da barriro be urteroko hitzordu honen agertokia. Bertan, Fundazinoaren Patronatuko presidente eta Euskera, Kultura eta Kiroleko diputadu Leixuri Arrizabalagak Fundazinoko erakunde eta kluben ahalegina eta konpromisoa jaso eta eskertu ditu.

Leixuri Arrizabalagak eskerron berezia eskaini deutse Bizkaialde Fundazinoaren proiektuaren alde dagozan enpresei eta Bizkaiko gizarte osoari egindako ekarpena nabarmendu dau. Era berean, Bizkaialde Fundazinoko presidenteak ekitaldian parte hartu dauen Bizkaiko kirol-sarea goraipatu eta haren dedikazinoa, ahalegina eta talentua nabarmendu ditu, izan be, gure lurraldea hainbat kirol-modalidadetan nagusitzen dago sare horri esker.

Arrizabalagak nabarmendu ebanez, 25 urte igaro ondoren, Bizkaialde Fundazinoak erakutsi dau lankidetza publiko-pribatua oinarrizkoa dala Bizkaiko kirol-sistemearen giharra indartzen jarraitzeko. Familia horrek hazten jarraitu behar dau, gure kirolarien amesak errealidadera ekarten jarraitu ahal izateko, eta gure gizartearentzat eredu izango diran hurreko erreferenteak euki ahal izateko.

Bizkaia Frontoiak Fundazinoko erakunde eta enpresen ordezkariak hartu ditu, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Bizkaialderen ekarpenen onuradun diran kirolari eta kluben ordezkariak be.

Denporaldi honetan (2024-2025), Bizkaialde Fundazinoak 999.693,90 euro banatu ditu 14 modalidadetan eta 18 kirol-diziplinatan lehiatzen diran 29 klub eta 35 talde babesteko; holan erakutsi dau lurraldean kirola landu eta sustatzeko etenbako konpromisoa dauela.

Hona hemen 2024-2025 edo 2025. denporaldian Bizkaialde Fundazinoaren babesa jasoko daben kluben zerrendea:

  • LEMOIZKO URIBEALDEA RUGBY ELKARTEA (gizonezkoak).
  • BERMEOKO ARRAUN KLUBA (gizonezkoak).
  • SAN INAZIO BEISBOL SD (gizonezkoak).
  • METROPOLITANO PATINAJE-KLUBA (gizonezkoak eta emakumezkoak).
  • LEMOIZKO ARMINTZA PILOTA KIROL ELKARTEA (gizonezkoak).
  • GAZTEDI CLUB (gizonezkoak eta emakumezkoak).
  • ISUNTZA ARRAUN ELKARTEA (gizonezkoak).
  • ZIERBENAKO ARRAUN ELKARTEA (gizonezkoak).
  • UNIVERSITARIO BILBAO RUGBY TALDEA (gizonezkoak).
  • REAL CLUB JOLASETA (gizonezkoak eta emakumezkoak).
  • RASPAS ARRAUN ELKARTEA - EMBARCADEROKO RASPAS ARRAUN KLUBA (emakumezkoak).
  • ALUSIGMA PEÑOTA DENTAL TRIATLON TEAM KLUBA (gizonezkoak eta emakumezkoak).
  • ASKARTZA CLARET TALDEA (gizonezkoak).
  • GERNIKAKO RUGBY TALDEA (gizonezkoak).
  • ONDARROA ARRAUN TALDEA (gizonezkoak).
  • GETXO RUGBY TALDEA (gizonezkoak).
  • GOIHERRIKO KE (gizonezkoak).
  • KAIKU ARRAUN TALDEA (gizonezkoak).
  • SAKONETA KLUBA GIMNASTIKA ERRITMIKOA (emakumezkoak).
  • GATIKAKO IUSTURI PATINAJE KLUBA (emakumezkoak).
  • BILBOKO SANTUTXU ATLETISMO KLUBA (emakumezkoak).
  • LEIOAKO IGERI IGERIKETA-ELKARTEA (emakumezkoak).
  • DURANGOKO BIDEZABAL ATLETISMO TALDEA (emakumezkoak).
  • SESTAO XAKE TALDEA (mistoa).
  • DURANGOKO MASTERs KIROL KLUBA (gizonezkoak eta emakumezkoak).
  • PORTUGALETEKO ATLETISMO KLUBA (gizonezkoak).
  • JAVI CONDE ATLETISMO KLUB EGOKITUA (gizonezkoak eta emakumezkoak).
  • BILBAO BSR SASKIBALOI KIROL KLUBA GURPIL-AULKIAN (mistoa).
  • REAL CLUB MARITIMO DEL ABRA (mistoa).

Foru Erakundeak eskertu egiten ditu fundazinoa osotzen daben erakunde eta enpresa honeen babesa eta konpromisoa:

  • IDOM.
  • IMQ.
  • PETRONOR.
  • BILBAO PORT.
  • MIKELDI IKASKETA ZENTROA.
  • Vda. de SAINZ.
  • GRUAS Y TRANSPORTES IBARRONDO.
  • GRUPO CAMPEZO.
  • BOSLAN.
  • OLARRA.
  • CYCASA.
  • ASUA GRUPO INMOBILIARIO.
  • SIDENOR.
  • ALAIKI.
  • SDEC.
  • HERRI IRRATIA.
  • BIZKAIA IRRATIA.
  • EL CORREO.
  • IPARRAGIRRE ARGITALETXEA.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu