XXVI. Narrazino Leihaketea atondu dabe Leioan

Bizkaie! 2025-02-25 08:00   Kulturea

Lanak aurkezteko epea apirilaren 4ra arte izango da.

Leioako Udalak XXVI. Narrazino Lehiaketea atondu dau, Ni gaztea nintzenean..., idazkera eta narrazinoa lantzeko aukerak ahalbidetzeko, memorian gordetako akordu guztietatik hasita eta gaztarokoak gogora ekarrita.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 4ra arte, barikua, egongo da edegita. Proposamenak Kultur Leioan aurkeztu beharko dira edo posta bidez Jose Ramon Aketxe 11, 48940, Leioa helbidean. Postaz bialdutako lanak zigiluz markauta egon beharko dira, apirilaren 4ko dateagaz beranduenez.

Parte-hartzaile bakotxak gehienez narrazino bi aurkeztu ahal izango ditu, euskeraz edo gaztelaniaz eta gehienez be lau orri izango ditu, alde bakarretik idatzia. Lanak originalak, argitaratubakoak eta beste lehiaketa batzuetan saritubakoak izan beharko dira. Ezin da erabili adimen artifizialik edukia sortzeko, beraz, egilearen sormen propioa izan behar da.

Lehiaketan parte-hartzen daben lan guztiak hiruna kopiatan aurkeztu beharko dira; eta izenburua edo izengoitia baino ez dabe euki behar, egilea identifiketako zehetasun barik. Beste orri batean egilearen datuak jarriko dira: izen-deiturak, helbidea, edadea, telefonoa, posta elektronikoa eta aurkeztutako lana argitaratubakoa eta beste lehiaketa batean saritubakoa dala erakusteko adierazpena. Gutunazalaren kanpoan izenburua edo izengoitia eta zein kategoriari jagokon jarri beharko da.

Lau kategoria ezartzen dira parte-hartzaileen edadearen arabera: 18 urtera arte; 19 urtetik 39ra; 40tik 59 urtera; eta 60tik aurrera. Kategoria bakotxean sari bi banatuko dira: lehenengoa, 250 euro, garaikurra eta diplomea; eta bigarren saria, 125 euro, garaikurra eta diplomea. Sari-banaketea 2025eko bagilaren 6an, barikua, arratsaldeko 18:30ean Kultur Leioan egingo da.

Epaimahaia idazketeagaz eta kultureagaz zerikusia daben hiru personak osotuko dabe. Saritutako lanak 2025eko Lehiaketa Liburuan argitaratuko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu