2025/02/25 18:00
Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen egoitzan (Hurtado de Amezaga kalea, 6). | Jardunaldiak'Emakumeak Bizkaian: Aurrerapen eta sororidadeko ibilbideak'
Jardunaldion laugarren eta azken mahai-inguruak kulturearen arloan lan egiten daben emakumeen parte-hartzea izango dau ardatz. Moderatzailea Begoña Cava Mesa, historialaria, Deustuko Unibertsidadeko irakasle emeritua eta EAEren adiskide numerarioa izango da. Eta bertan hartuko dabe parte: Igone Etxebarria Zamalloa, Labayru Fundazinoko zuzendaria, Euskal Filologian lizentziaduna (UD/DU) eta euskaltzain urgazlea (1996); Ane Legarreta Méndez, orkestra-zuzendaria, Orkestra-zuzendaritzan graduatua Musikenen, ESASeko presidentea eta sortzailea (Emakume Sortzaile eta Artisten Sarea); Ana Vega Pérez de Arlucea, gastronomiako kazetaria, sukaldaritzearen historiako ikertzailea. Gastronomia Sari Nazionala (2018) eta Kazetaritza-lan onenari emondako Euskadi Gastronomia Saria (2022); Begoña Zubero Apodaca, artista sortzailea eta argazkilaria. Irudi eta Soinuko ikasketak eta espezialidadea, Madrilgo Unibersidade Konplutensean eta New Yorkeko School of Visual Artsen.
Amaieran, Oroimen Ensemble harizko hirukotearen kontzertua (bibolina, biolea eta txeloa) eta Emakume Sortzailea eta Artisten Sarea (ESAS) alkarteko zuzendari Ane Legarretaren sarrera-berbakaz.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!