Javier Sierrak 'El plan maestro' liburua aurkeztuko dau

Bizkaie! 2025-02-24 13:06   Kulturea

Miguel Zugaza bere alboan izango da.

Martiaren 4an, martitzena, El plan maestro Javier Sierraren azken liburuaren aurkezpena egingo da Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean. Idazleagaz Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria izango da.

Sartzea doban da lekua bete arte. Ganera, hitzaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da.

1990ean, gizon bitxi batek Javier Sierra gazte bati eraso egin eutson Prado Museoan. Luis Fovel izenekoak, isilpeko alkarte bat egoala autortu eutson. Alkarte horrek, mendeak daroa hainbat munduen arteko ate bezela erabilten dan obra aukeraketa bat babesten. Topaketa horri esker, El maestro del Padro (Planeta, 2013) elebarria sortu eban Sierrak.

Horren ostean, Sierra obsesionau egin da personaia horregaz. Halanda ze, azkenengo lan honetan, arteari benetako zentzua emoten deutson plan maisu bat dagoala islatu dau. Erakunde horrek, mendeak daroatza maisu misteriotsuak sortzen, gure espeziea ustebako mugetaraino eraldatu dabenak. Euren ideak gure espeziea moldatu dabe nekazaritzea, astronomia, matematikea edo adierazpen artistikoa lako ekarpenekaz.

Javier Sierra (Teruel, 1971)

Idazle, kazetari eta ikerlariak hainbat aldizkaritan, irrati eta telebista-saiotan kolaborau dau, esaterako ondoko honeetan: Año cero, Otra dimensión, Cuarto milenio, El otro lado de la realidad eta Otros mundos.

2017an El fuego invisible obreagaz Planeta saria irabazi eban eta Estadu Batuetan liburu gehien saldu ziran Top Ten zerrendean sartu zan. Lehenengo egile espainiarra izan da itu hori lortzen.

Bestalde, Javier Sierrak elebarriak, saiakerak, kontakizunak eta kolaborazinoak idatzi ditu hainbat hedabideetan. Haren lanak 44 herrialdetan irakurtzen dira gaur egun. Besteak beste, La cena secreta, El maestro del Prado, La dama azul, La pirámide inmortal, El ángel perdido, Roswell, secreto de estado, El mensaje de Pandora eta En busca de la edad de oro lan ezagunak idatzi ditu. Bere jaioterriko seme kutuna da eta Teruelgo liburutegi publikoak bere izena dauka.

Miguel Zugaza (Durango, 1964)

Geografia eta Historian lizentziatua da, Artearen Historiako espezialidadean, Madrilgo Unibersidade Konplutensean. Ikeder Bilboko kultura-zerbitzuen enpresako arduraduna da; 1986tik 1994ra Madrilera joan zan Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía museoko zuzendariorde izateko 1996ra arte. Garai hartan, Bilbora itzuli zan Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaritzaz arduratzeko. Bere agindupean, museo-jarduerea modernizau zan, aldi baterako erakusketen programa garrantzitsuekaz.

2002an Madrilera bueltau zan Pradoko Museo Nazinonala zuzentzeko. Hamabost urtez karguan egon eta Madrilgo pinakotekaren eraldaketa handia sustatu ondoren, Bilbora bueltau zan, 2017tik gaur arte Arte Ederren Museoaren zuzendaria izateko. Zugazak errekonozimendu ugari jaso ditu haren lan profesionalagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu