'Momotxorroak: Kaos baten istorioa' dokumentala Iurretako Karnabaletan

Bizkaie! 2025-02-24 07:34   Kulturea

Zezeilaren 27an, Ibarretxe Kultur Etxean, 19:00retan.

Aitte San Migel Jai Batzordeak eta Iurretako Udalak 2025eko Karnabalak ospatzeko hainbat jarduera atondu ditue: Txitxiburduntzi jaia egin eben domekan, 23an baina ikuskizun berezia Eguen Zuriko arratsaldea izango da Momotxorroak: Kaos baten istorioa dokumentalaren proiekzinoa, hain zuzen be. Dokumentala Galdakaoko Andra Mari Jantza Taldeak produzidu dau eta Jon Eguskiza eta Kepa Otaegi arduratu dira zuzendaritzaz, bertan, Altsasuko Inauteriak berreskuratzeko eta bizibarritzeko prozesua jasoten da.

Martiaren 1ean, karnabaletako zapatuan, 12:30etatik aurrera poteoa izango da kaskoan eta ondoren bazkaria Marmitako, haragi-lasagna eta Pantxineta menuagaz, 16 euroan; joan nahi dabenek zezeilaren 25a baino lehen emon beharko dabe izena Gauargi Tabernan. Bingoa eta musika kaskoan 17:30etatik aurrera eguneko beste jarduera batzuk izango dira.

Eta Karnabalak 2025 programazinoa martiaren 4an, martitzenean amaituko dira, Osaba Patxikuren Etxe Zaharraren Magia ikuskizunagaz 17:00etan eta Einoren musikeaagaz 19:00retan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu