2025/03/05 .

Getxon. | Azokak

Getxoko Aukeren Merkatua

.

Martiaren 5etik 8ra Getxoko saltokiek euren produktuak barriz be kalera aterako ditue Aukeren Merkatuaren beste edizino batean.

Guztira, 54 establezimenduk parte hartuko dabe (horreetatik 9k lehen aldiz). Ganera, prezio merkeagoan eskainiko ditue produktuak: moda eta osogarriak, oinetakoak, lentzeria, mertzeria eta bainu-gaiak, opariak, liburuak, kirol-gaiak, ehungintzea eta artisautza-gaiak, etxerakoak, bigarren eskuko artikuluak eta altzariak.

Euria eginez gero, merkatua martiaren 10era (astelehena) eta 11ra (martizena) luzatuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu