'in situ: Refik Anadol' erakusketa barritzailea Bilbon
2025-03-06 10:50 KultureaRefik Anadolen obra honetan, Adimen Artifizialak datu prozesatuak sintetizetan ditu.

Refik Anadol. Erretratugilea: Efsun Erkilic.
Gogoetarako bidean, arte esperientziala eta girotzailea ardatz hartuta, Guggenheim Bilbao Museoaren in situ sail barriak arte garaikidearen ikusmoldea zabaltzea dau helburu, teknologiak, zientziak, musikeak, performanceak eta arte plastikoek bat egiten daben lurraldea aztertu nahian.
Prentsaurrekoan izan dira Refik Anadol, artistea; Lekha Hileman Waitoller, komisarioa; Ryan Zurrer, 1OF1ko Fundatzailea; Jon Ander Fuentes, Euskalteleko Presidentea; eta Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusia.
Refik Anadol artistak bere sortze prozesuari buruz egin dau berba Lekha Hileman Waitoller, erakusketearen komisarioagaz.
Guggenheim Bilbao Museoak in situ: Refik Anadol erakusketa barritzailea dakar. Adimen Artifizialez (AA) egina eta Museoaren arkitektura enblematikoan inspirauta, erakusketeak babesle ditu Euskaltel, partner teknologikoa eta Google Cloud, laguntzailea. in situ sail barriari hasierea emoten deutso eta helburua da eskulturearen, giro-instalazinoen eta multimedia-sorkuntzen arloan dabizen artista garaikideen proiektu handiak aurkeztea. Izenak berak adierazoten dau aurkeztutako espazioetarako propio sortutako artelanak dira in situ sailaren lehentasuna, Museoaren arkitektureagaz interakzinoan haren osogarri bihurtzen diran lanak, hain zuzen be.
Kontuak kontu, gaur, hilak 6, arratsaldeko 18:00etan inaugurazino-berbaldia iragarri dabe Refik Anadolegaz Museoko Entzungelan.
Erakusketea 2025eko martiaren 7tik urriaren urriaren 19ra arte egongo da zabalik Bilboko Guggenheim Museoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!