Felix Beristain pintorea hil da
2025-02-19 08:11 KultureaOndarroarrak 87 urte zituan eta Sarrian, Araban, bizi zan.

Beristainek lan kostunbrista ugari egin izan ditu, arrantzaleen bizimodua betikotu ebenak tartean, baita Ondarroako Kofradiako armarri ezaguna be baina poskubismoa eta abstrakzinoa be landu zituan.
Valentin de Zubiaurreren aholkuak jaso zituan hasieran Beristaineketa 17 urtegaz egin eban lehen erakusketea, Eibarren. Gero, Bilbon, Akizen, Pauen, Tolosan, Alemanian, Bordelen, AEBn eta beste hamaikatxu lekutan erakutsi zituan lanak.
Azken momentura arte jarraitu dau pintetan, figuratibismoaren eta, maila apalagoan, abstrakzinoaren arteko orekan. Itsas jarduna, Marokoko, Portugalgo eta Tunisiako paisajeak zein inauterietako eszenak batu zituan koadroetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!