Zabalik Bermeoko Tabernen Mozorro Lehiaketan izena emoteko epea
2025-02-18 12:40 KultureaZezeilaren 28ra arte.

Urtero lez, Bermeoko Udalak Tabernen Mozorro Lehiaketea atondu dau Aratuste martitzenerako (martiak 4). Lehiaketan udalerriko tabernek parte hartu leikie. Igaz, 18 tabernek emon eben izena.
Interesa daben tabernarientzako zezeilaren 28ko (barikua) 12:00ak arteko aukerea dago izena emoteko Kultura eta Hezkuntza Sailaren bulegoan, 946179157 telefono zenbakian edo kultura@bermeo.eus helbide elektronikoan. Halanda be, Bermeoko Udalak ahalik eta arinen izena emotea eskatu dau, izan be, parte hartuko daben tabernakaz mapa bat egingo da.
Tabernak apainduta egon beharko dira martiaren 4an, Aratuste martitzenean, 11:00etatik aurrera; tabernarien mozorroek be bat egin beharko dabe gaiagaz. Taberna parte-hartzaileek kartel identifikatzaile bat izango dabe.
Epaimahaian Jai Batzordeko ordezkariak egongo dira eta Aratuste martitzenean, bisitauko ditue tabernak. Erabagia egunean bertan jakinarazoko jake irabazleei. Epaimahaiak ondoko gauzak izango ditu kontuan: apainketearen orijinaltasuna, erabiliko diran materialentzako konsumo orekatua eta ingurumena errespetetea, tabernarien mozorroa eta lokalaren apainketea bat etortea eta euskerea erabiltea.
Epaimahaiak hiru sari banatuko ditu:
- 1. saria: 200 €-ko balioko saskia.
- 2. saria: 150 €-ko balioko saskia.
- 3. saria: 100 €-ko balioko saskia.
Bermeoko Udalak herriko tabernetako jaubeak animau ditu mozorro txapelketan parte-hartu deien, herria eta herritarrak girotzeko aukera polita eskaintzen dauelako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!