2025/02/18 - 2025/02/28
Otxarkoagoako Udaltegian. | Erakusketak'Bilboko altxor biologiko ezkutuak ezagutzen'
Aranzadi Zientzia Alkarteak, Bilboko Udaleko Jasangarritasun Sailaren laguntzinoagaz, Bilboko espezie minoritario, ezezagun eta ezkutuenei buruzko argazki-erakusketea jarri dua martxan, natura inguruneetatik gero eta urrunago eta lasaiago dagoan gizarte batera hurreratzeko.
Argazkiek espezie horreen askotariko laginak jasoten ditue, urian bizi diran persona askorentzat ezezagunak diranak. Naturguneak be agertzen dira, herritar gehienentzat ezezagunak, esaterako hezegune txikiak, baina biologikoki oso aberatsak.
Otxarkoagako Udaltegian izango da ikusgai 18tik 28ra arte.
Ordutegia
- Astelehenetik barikura: 8:30-22:00.
- Zapatua: 9:00-14:00 / 16:00-21:00.
- Domeka: 9:00-14:00.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!